Emakume borrokalari, ausart, eraldatzaile eta langileen ahotsak bildu dituzte liburu batean

Maria Orcasitas eta Andrea Perales irakasleek eta Angela Garcia marrazkilariak Errebelde 50 bider bilduma argitaratu dute. Txikitatik entzuten ditugu istorioak. Gazteluetan dauden printzesen istorioak, umeak jaten dituzten sorginenak… baina sarri askotan beren komunitatean eta komunitatearentzako lan egin duten emakumeen historiak falta zaizkigu, emakume errealak, eredugarriak, erreferenteak direnak. Maria Orcasitas eta Andrea Perales irakasleek eta Angela […]

Read More… from Emakume borrokalari, ausart, eraldatzaile eta langileen ahotsak bildu dituzte liburu batean

‘Disoluzio agiriak’ poema liburua plazaratu du Jose Luis Otamendik

Une honek beste poesia molde bat behar duela dio Jose Luis Otamendik eta horren ondorioa da, hain zuzen ere, eskuartean dugun Disoluzio agiriak (Susa) poema liburua. Azpeitiarrak bizi ditugun garai aldakorrek sortutako galderak plazaratu ditu bilduma honetan, eta galdera horiek egiteko, poesia molde berri bat bilatu du, betiko Otamendi izateari utzi gabe. Zahartzen ari den […]

Read More… from ‘Disoluzio agiriak’ poema liburua plazaratu du Jose Luis Otamendik

Bullying-ari buruzko eleberria ondu du Iñigo Dierezek

Gazteei zuzendutako beldurrezko eleberria da Katu (Elkar), Iñigo Antsorrena Dierezek (Azkoitia, 1993) Iñigo Dierez izen artistikoarekin sinatu duena. Eleberriak Asier du protagonistetako bat, bullying-a jasaten ari da eskolan, bere gelako hiru ikaskidek bizitza izorratzen diote eta edozer egiteko prest dago haietaz libratzeko. Bat-batean, amets bat balitz bezala, katu beltz bat azalduko zaio, bere nahiak gauzatzeko […]

Read More… from Bullying-ari buruzko eleberria ondu du Iñigo Dierezek

Alaine Agirre: “Botere harreman batetik datorren istorio latz bat da”

‘Kamisoi zuri zetazkoa’ (Erein) da Alaine Agirrek (Bermeo, 1990) ondu duen azken liburua. Narrazio ilustratu bat da. Gordintasun osoz, pederastia istorio bati heldu dio Bermeoko idazleak. Kontakizunak hamaika urteko neskatila bat du protagonista, eta harekin batera, gizonezko heldu bat, udalekuetako begiralea, gaztetxoaren konfiantza irabaziko duena, ingurukoetatik isolatu egingo duena haren inozentziaz aprobetxatuz. […]

Read More… from Alaine Agirre: “Botere harreman batetik datorren istorio latz bat da”

Oihane Fernandez: “Idazten nengoela, konturatu nintzen zeinen zaila den transexualitatearen gaia umeekin lantzea”

Lukaren istorioa kontatzen du Oihane Fernandezek Sekretuen hamaika zaporeak (Ibaizabal) liburuan. Protagonistak hainbat sekretu gordetzen ditu, sekretu txikiak, sekretu handiak, sekretu gaziak sekretu , gozoak… baina, bada sekretu guzti horien atzean ezinegona besterik sortarazten ez dion zerbait  , gauero lo egiten uzten ez diona. Luka, oraindik inork jakin ez arren, mutil bat da. Oihane Fernandezen […]

Read More… from Oihane Fernandez: “Idazten nengoela, konturatu nintzen zeinen zaila den transexualitatearen gaia umeekin lantzea”

Nekazaritza girora eraman du Jon Arretxek Toure ikertzailea

Giro urbanoa alde batera utzi eta nekazaritza giro batean ikusiko dugu Jon Arretxeren Toure pertsonaia Ez erran deus (Erein) eleberrian. Lan berri hau Toure ikertzailearen sagako seigarrena da. Protagonista artzaintza lanetan ari dela, motozerra batek asto bati lepoa moztuko dio.  Nobela honetan umorerik ez dela falta aitortu du Ereineko editore Iñaki Aldekoak gaurko aurkezpenean, “ingurua, […]

Read More… from Nekazaritza girora eraman du Jon Arretxek Toure ikertzailea

´Malkoak lur antzuan´, Toti Martinez de Lezearen azken lana kalean da

Garai gogor bati buruzko kontakizuna dakar Toti Martínez de Lezeak oraingoan. Izan ere, gerra eta gerraostea bizi izan dutenen istorioa gogora ekarri nahi izan du idazle gasteiztarrak Malkoak lur antzuan (Erein) izeneko eleberriaren bidez. “Nobela osoan ez da frankismo, sozialismo, nazionalismo… bezalako hitzik aipatzen, jendeaz hitz egiten dudalako, elkarren aurka borrokatzea erabakitzen duten bi bandoen […]

Read More… from ´Malkoak lur antzuan´, Toti Martinez de Lezearen azken lana kalean da

Kantagintzaren gaineko gogoeta egin du Gotzon Barandiaranek argitaratu duen saiakeran

(Bideoa: Hamaika Telebista) Hitzen ahairea (Susa ) izenpean dator Gotzon Barandiaranek ondu duen azken liburua. Bertan kantagintzaren inguruko gogoetak bildu ditu, baina ez edonolako kantu mota aintzat hartuta. […]

Read More… from Kantagintzaren gaineko gogoeta egin du Gotzon Barandiaranek argitaratu duen saiakeran