Maribel Aiertzak ‘Ezer ez da dirudiena’ ipuin liburua ondu du, artearen munduan girotuta

Lan honen berezitasun nagusia artea da, “ipuin guztiak artearen girokoak dira, baina kontuz! Artean ezer ez da dirudiena, eta hemen ere usteak ezuste bihurtzen dira”, adierazi du idazleak. Maribel Aiertza idazleak Ezer ez da dirudiena izeneko ipuin bilduma kaleratu du Elkar argitaletxearen eskutik. Etxebarritarrak artearen munduan girotutako zortzi narrazioz osatu du lana, fikzioa eta errealitatea […]

Read More… from Maribel Aiertzak ‘Ezer ez da dirudiena’ ipuin liburua ondu du, artearen munduan girotuta

[Bideoa] Hedoi Etxartek Sortaldekoak bere hirugarren poema liburua aurkeztu du

Ahots berri bat eraikitzen ahalegindu da Etxarte: “naturarekin dugun harremanari buruzko ahots bat, mistikarekin halako kezka bat duena, baina baita bi ildo nagusi lantzeko ere: bata genealogia da, eta bestea ontologia, alegia, nondik gatoz eta nor gara”. Hedoi Etxartek (Iruñea, 1986) Sortaldekoak bere hirugarren poema liburua aurkeztu du Donostian. Suzko liliak (2008) izan zen lehena […]

Read More… from [Bideoa] Hedoi Etxartek Sortaldekoak bere hirugarren poema liburua aurkeztu du

Quebecek Euskal literaturari leihoa irekiko dio

Saison Quebec – Pays Basque 2021-2022 egitasmoaren baitan literatura eta eleaniztasuna ardatz izango dituen kongresua egingo da Laval Unibertsitatean eta Quebec en toutes lettres jaialdiak euskal literaturari eskainiko dio gau bat. Laval Unibertsitateak, Etxepare Euskal Institutuak, Quebeceko PEN Klubak eta Euskal PEN Klubak urriaren 13an eta 14ean egingo den La voix des autres-Besteen ahotsa, Eleaniztasuna […]

Read More… from Quebecek Euskal literaturari leihoa irekiko dio

[Bideoa] Asel Luzarraga idazleak ‘Uzta garaia’ gazteentzako eleberria kaleratu du

Idazleak “disidentzia pilula txikiak” jarri ditu bidean gazteek ere euren buruari galderak egin eta oinordetzan hartu duten munduaren arrakalei errepara diezaieten. Asel Luzarraga idazleak (Bilbo, 1971) gazte literaturara itzuli da Uzta garaia (Elkar) izeneko nobela berriarekin. Ibilbide oparoa egiten ari da idazle bizkaitarra, hiru hilabete dira helduentzako Malthusen ezinegona izeneko eleberri distopikoa kaleratu zuenetik eta […]

Read More… from [Bideoa] Asel Luzarraga idazleak ‘Uzta garaia’ gazteentzako eleberria kaleratu du

Miren Agur Meabe idazle lekeitiarrak Espainiako Poesia Saria irabazi du

Lehen aldia da euskarazko liburu batek aitortza hau jasotzen duela. Nola gorde errautsa kolkoan olerki liburuari esker irabazi du. Epaimahaiak azaldu duenez, “euskal poeta garaikide handienetako baten heldutasuneko poema liburua da” lan saritua. Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962) Espainiako Poesia Saria irabazi du Nola gorde errautsa kolkoan (Susa, 2020) olerki liburuari esker. Lehen aldia da […]

Read More… from Miren Agur Meabe idazle lekeitiarrak Espainiako Poesia Saria irabazi du

[Bideoa] Uxue Alberdik eta Araiz Mesanzak ‘Hili’, heriotza hizpide duen album ilustratua kaleratu dute

Heriotzaren inguruan, Alberdik izandako hainbat burutapen eta galdera, eta baita seme-alabei eta beste haur batzuei entzundakoak ere biltzen dira lan honetan. “Adin batetik aurrera, hil egingo garela ulertzen dugu, ulertzen saiatzen gara”, horixe da proiektuaren abiapuntuko hausnarketa. Uxue Alberdi idazleak eta Araiz Mesanza ilustratzaileak aurkeztu dute lana gaur, Donostiako Udal liburutegian. Alberdik azaldu duenez, Hili […]

Read More… from [Bideoa] Uxue Alberdik eta Araiz Mesanzak ‘Hili’, heriotza hizpide duen album ilustratua kaleratu dute

[Bideoa] Joanes Lopez Zeraingoaren bizitzaren gorabeherak ikertu eta ‘Suaren Froga’ ondu du Patri Urkizuk

Urkizuk errealitatea eta fikzioa uztartu ditu eleberria osatzeko. Joanes Lopez Zeraingoa du protagonista Patri Urkizuk (Lezo, 1946) idatzitako Suaren Froga eleberri historikoak. Gaur aurkeztu du liburua Donostiako Udal Liburutegian eta ezagutzen ez zuen pertsonaia historiko honekin nola egin zuen topo azaldu du: “Parisen nengoelarik liburu denda batean duela urte batzuk, begi aurrean topatu nuen hainbestetan […]

Read More… from [Bideoa] Joanes Lopez Zeraingoaren bizitzaren gorabeherak ikertu eta ‘Suaren Froga’ ondu du Patri Urkizuk

Aritz Galarraga idazlearen oroitzapen musikatuak plazara

Gogoan dut da Hondarribiko idazlearen azken lana. Liburua aurkezteko hiru emanaldi antolatu ditu hil honetan Hondarribian, Hendaian eta Irunen. Galarragak liburuko pasarteak irakurriko ditu Ibon Rodriguez musikariaren laguntzarekin. Bere oroitzapenak paper-txataletan idazten aritu da Aritz Galarraga idazlea (Hondarribia, 1980) hainbat urtez, gero material hori beste nonbaiten erabiltzeko asmoarekin, idazten dituen prentsa artikuluetan, esaterako. Baina, hasieran […]

Read More… from Aritz Galarraga idazlearen oroitzapen musikatuak plazara

[BIDEOA] Joxemari Iturralde idazleak ‘Udaberria Sutan, ia ehun haiku’ liburua kaleratu du

Pamiela argitaletxearekin argitaratu du 99 haiku biltzen dituen antologia. Udaberria Sutan, ia ehun haiku izeneko poesia liburuarekin heldu da Joxemari Iturralde (Tolosa, 1951) Donostiako Liburu Azokara. Idazleak gaur aurkeztu du liburua Konstituzio plazako Udal liburutegian, eta izenburuak berak dion bezala, 99 haikuz osaturiko antologia bat da. Egileak poesia liburu berezia dela azaldu du, izan ere, […]

Read More… from [BIDEOA] Joxemari Iturralde idazleak ‘Udaberria Sutan, ia ehun haiku’ liburua kaleratu du

Goizane Aizpurua idazleak ‘Izarak’ eleberria kaleratu du

Egilearen hitzetan, “emakume ahotsa ardatz sendo hartuz, bizitzan hartutako erabakiak zalantzan jartzea da xedea”. Goizane Aizpuruak Izarak izeneko eleberria kaleratu du Alberdania argitaletxearen eskutik, Donostiako Udal Liburutegian. Lehen nobela du Debako idazleak, eta Jorge Gimenez Bech editorearen hitzetan, “gezurra dirudi, apustu zehatz bezain osotua dakarrelako Aizpuruaren lanak. Ekoizpen umotua da, zalantzarik gabe, nobela hau, bai […]

Read More… from Goizane Aizpurua idazleak ‘Izarak’ eleberria kaleratu du