Izaki Gardenak talde gasteiztarrak ‘Sitsak’ diskoa argitara eman du

Uda honetan Duranako Gakobeltz estudioan grabaturiko lau kantu berri eta taldearen ibilbidean zehar diskoetatik kanpo plazaraturiko beste sei abesti biltzen ditu lan berriak. Abenduan zehar, bost kontzertuko bira berezia ere antolatu dute kantu berriak zuzenean aurkezteko. Sei urte diskorik argitaratu gabe egon ondoren, Izaki Gardenak taldea indarberriturik bueltatu zen iaz Orube izeneko lanarekin. Berpizte hori aprobetxatuta, oraingoan Duranako Gakobeltz […]

Read More… from Izaki Gardenak talde gasteiztarrak ‘Sitsak’ diskoa argitara eman du

Gatibu taldeak ‘Ez dot sinisten’ zuzeneko singlea kaleratu du

Laukote bizkaitarrak abenduaren 5ean, Durangoko Azokan, kaleratuko duen Azken zoramena izeneko diskoaren aurrerapen kantua izango da Ez dot sinisten. Gernikarrek zuzeneko disko batekin eman nahi diote amaiera 25 urteko ibilbideari. Azken hiru kontzertuak Barakaldoko BEC-en izango dira abenduaren 6an, 12an eta 13an. Gatibuk Ez dot sinisten abestia aurkeztu du gaur. Azken zoramena diskoaren parte izango […]

Read More… from Gatibu taldeak ‘Ez dot sinisten’ zuzeneko singlea kaleratu du

Maddi Oihenartek ‘Lur’ diskoa kaleratu du, Palestinako oihua euskal doinu bihurtzen den lurraldea

Kantari zuberotarrak Juantxo Zeberiorekin elkarlanean ondu du tradizioa eta abangoardia uztartzen dituen lan berri hau. Maddi Oihenartek eta Juantxo Zeberiok azken diskoa elkarrekin argitaratu zutenetik hamabost urte pasa direnean dator Lur izeneko lan berria. Oraingoan, hiru urte egon dira elkarrekin lanean, bilduma berria denboraz eta lasaitasunez sortzen, “patxadaz egindako lan bat” dela diote. Hiru urte eman dituzte […]

Read More… from Maddi Oihenartek ‘Lur’ diskoa kaleratu du, Palestinako oihua euskal doinu bihurtzen den lurraldea

Gorka Urbizuk ‘Bakan II’ EP-a kaleratuko du bihar

Disko txiki honek bi abesti biltzen ditu: Diamantea eta Zilarra. Londreseko Abbey Road estudio ikonikoetan grabatu ditu bi pieza hauek. Hasiera Bat (Only In Dreams, 2024) bakarkako lehen diskoarekin ezustekoa eman eta urtebetera, Gorka Urbizuk Bakan izeneko EP sorta kaleratzeari ekin zion aurtengo urtarrilean. Bakan I argitaratu zuen orduan, eta, orain, serie honen bigarren alearekin […]

Read More… from Gorka Urbizuk ‘Bakan II’ EP-a kaleratuko du bihar

Iker Lauroba abeslariak ‘Bosgarren solairutik’ disko berria argitaratu du

Zazpi kanta berri, bi autobertsio eta pandemian grabatutako Luis Eduardo Aute musikariaren Ilunabarrak abestiaren moldaketa biltzen ditu lanak. Musikariak gertatu denari eta bizitza aurrerantzean izan daitekeenari buruz kantatzen du. Iker Laurobak estudioko bakarkako zazpigarren diskoa kaleratu du 50 urte betetzen dituen egunean bertan, “ospatzeko beste ezer ez duen urriaren 12an”, hain zuzen. “Bosgarren solairutik” sortutako […]

Read More… from Iker Lauroba abeslariak ‘Bosgarren solairutik’ disko berria argitaratu du

[BIDEOA] Rock and rollaren esentzia disko batean kontzentratuta

Pettik 25 urteko ibilbidean ondutako abesti rockero eta potenteenak biltzen dituen zuzeneko diskoa plazaratu du. XX ta bortz urte zuzenean du izena lanak eta Elkar argitaletxearen eskutik ikusi du argia. 25 urte bete dira Petti musikari eta abeslariak bakarkako lehen diskoa argitaratu zuenetik. Urteurrena ospatzeko, ibilbide luze horretan sortutako abesti rockero eta potenteenak biltzen dituen […]

Read More… from [BIDEOA] Rock and rollaren esentzia disko batean kontzentratuta

Etzakit taldea Oialumeko oholtzara igoko da 2026ko urtarrilaren 5ean

Xabi Solano, Jon Mari Beasain, Aitor Zabaleta eta Ander Barrenetxea musikariak berriz elkarrekin ikusiko ditugu, “jai giroko kontzertu bat emateko une aproposa dela iruditu zaigu, guretzako hain seinalatua den datan eta hain berezia den lekuan”, adierazi dute. 30 urte igaro dira Etzakit taldeak bere lehen kontzertua eskaini zuenetik, Hernaniko Oialume dantzalekuan izan zen, 1995eko urtarrilaren […]

Read More… from Etzakit taldea Oialumeko oholtzara igoko da 2026ko urtarrilaren 5ean

Indabe taldeak ‘Ez banaiz’ estreinako diskoaren aurkezpen bira iragarri du

Lehenengo hitzordua hilaren 29an izango da Lasarteko jaietan. Besteak beste, Ordizia, Oiartzun eta Oñatiko jaietan ere izango dira uztailean eta abuztuan. Indabe talde donostiarrak estreinako diskoa kaleratu zuen martxoan Ez banaiz izenpean eta orain bira iragarri du. Hiru urte abestien bertsioekin hainbat jai eta gaztetxetan kontzertuak ematen igaro ondoren, Norak, Peruk eta Uxuek osatzen duten […]

Read More… from Indabe taldeak ‘Ez banaiz’ estreinako diskoaren aurkezpen bira iragarri du

Mikel Urdangarinek ‘Mundua eder’ diskoa plazaratu du, bere hogeigarrena ia 30 urteko ibilbidean

Lan berrian heldutasun artistikoa eta kontrastez betetako mundu batekiko duen edertasunaren ikuspegi pertsonala islatzen ditu. Mundu eder hamar kantuz osatuta dago, moldaketa zainduez eta kolaborazioz betea, Mikel Urdangarinek euskal kulturarekiko duen konpromisoaren eta musikarekiko pasioaren emaitza. Hamar abestietan zehar, giza harremanen mundu emozionalaz ari da zornotzarra. “Abesti hauek ez dira soilik musika piezak, existentziaren inguruko […]

Read More… from Mikel Urdangarinek ‘Mundua eder’ diskoa plazaratu du, bere hogeigarrena ia 30 urteko ibilbidean

Kokein taldeak ‘Bidea Da Helmuga’ diskoa kaleratuko du hilaren 27an

Lan berria hamar abestiz osatuta egongo da: taldearen bost abesti berrirekin eta lagunek egindako beste bost bertsiorekin, tartean Zea Mays, Nakar eta Maite Arroitajauregi Mursego-renak. Formatu fisikoan abenduaren 5etik aurrera (Durangoko Azokarekin) egongo da eskuragarri. Kokein taldeak mende laurdena bete du eta musika berriarekin ospatu nahi du urteurrena. Horretarako, azaroaren 27an Bidea Da Helmuga kaleratuko […]

Read More… from Kokein taldeak ‘Bidea Da Helmuga’ diskoa kaleratuko du hilaren 27an