[Bideoa] Literatura eta musika uztartu ditu Goio Ramosek ‘London Calling’ helduentzako lehen liburuan

Musikaren presentzia nagusi da eleberri honetan: taldea eratu, kideak topatu, abestiak sortu, kontzertuak bilatu, maketa bat grabatu… Baina rock-and-rollaz gain, 80ko gertakariak, pil-pilean zegoen gizartea, droga, politika, gatazka sozialak… presente daude liburuan. Goio Ramosek bere bi pasioak uztartu ditu kaleratu berri duen London Calling eleberrian: literatura eta musika. Idazle bizkaitarrak Augustin Zubikarai beka irabazi zuen […]

Read More… from [Bideoa] Literatura eta musika uztartu ditu Goio Ramosek ‘London Calling’ helduentzako lehen liburuan

Marte Lasarte taldeak ‘Ez da besterik’ estreinako diskoa plazaratu du

Disko berriak egunerokoan ematen diren argazki batzuk azaleratzen ditu, bakoitza bere argi eta itzalekin, eta horien inguruko ikuspegia ematen du, elkarbanatzeko egia baten bidean. Skakeitan taldean hamabost urte eman ondoren, Borja Anton eta Pello Armendariz berriro elkartu eta Marte Lasarte proiektua sortu zuten iaz. Taldeko ibilbide labur honetan, Lore Nekane Billelabeitia (Belako) eta Alex Alonso […]

Read More… from Marte Lasarte taldeak ‘Ez da besterik’ estreinako diskoa plazaratu du

Izaki Gardenak taldeak azaroan plazaratuko duen lan berriaren aurrerapen kantua aurkeztu du ‘Orube’ izenpean

Disko berriak azaroaren 20an ikusiko du argia. Boskoteak, gainera, zuzenekoetara itzuliko dela iragarri du. Dagoeneko gogotsu ari dira 2025aren hasieratik eskaintzeko asmoa duten emanaldiak prestatzen. Sei urte igaro dira Izaki Gardenak taldeak Dena oskol argitaratu zuenetik. Pandemiak disko haren kontzertu bira eten zuen eta baita proiektuaren ibilbidea ere. Jon Basagurenek gidatzen duen taldea lozorroan izan […]

Read More… from Izaki Gardenak taldeak azaroan plazaratuko duen lan berriaren aurrerapen kantua aurkeztu du ‘Orube’ izenpean

Olatz Salvadorrek ‘Zainak eman’ hirugarren lan luzea kaleratu du

Musikariak disko berriko hiru kanta plazaratu zituen uda aurretik: Basan, Gerorik balego, eta Eguzki printzak. Gaur, berriz, laugarrena aurkeztu du Zerbaiten zain izenpean. Abesti honetarako Izaroren laguntza izan du donostiarrak. Zintzilik (2018) eta Aho uhal (2021) lan luzeak kaleratu ondoren, Olatz Salvadorrek Zainak eman hirugarren diskoa aurkeztuko du gaur Bilbon. Hamar kantuz osatuta, album berriaren […]

Read More… from Olatz Salvadorrek ‘Zainak eman’ hirugarren lan luzea kaleratu du

[Bideoa] Gorka Urbizu: “Diskoa desazeleraziorako gonbidapen bat da, artea edo musika arretaz bizitzeko eta sentitzeko”

Lekunberrikoak bere musika unibertsora leiho txiki bat ireki nahi izan du Donostiako erakusketarekin. Janela bat dugu Gorka Urbizu musikariaren Hasiera bat diskoaren kantetako bat, orain, erakusketa ere bilakatu dena. Janelak pasa den ostiralean ireki zituen ateak Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, Dock of the Bay zinema dokumental musikalaren jaialdiaren programazioaren barruan. Urbizurentzat bere lehen bakarkako diskoaren […]

Read More… from [Bideoa] Gorka Urbizu: “Diskoa desazeleraziorako gonbidapen bat da, artea edo musika arretaz bizitzeko eta sentitzeko”

J Martina taldeak ‘Negu gorri’ bigarren lan luzea plazaratu du

Gazte bezala bizitzea tokatu zaien krisialdi garai nahasiari estuki lotutako egoerek eta ideiek definitu dute diskoaren kontzeptua: Melankolia, haserrea, etsipena, baina baita itxaropena, argia eta borrokarako grina ere. Hirukoak lantzen duen pop elektronikoa mantentzen da bigarren lan honetan ere. 2021ean Jaio Naiz Baina lehen diskoa argitaratu ostean, Kattalin eta Ane Barcena ahizpek eta Javier Jorajuriak […]

Read More… from J Martina taldeak ‘Negu gorri’ bigarren lan luzea plazaratu du

Garik eta Maldanbera taldeak ‘Behin bizitzea’ diskoa kaleratu dute

Estudioko lan berri honetan, Garik dagokigun bizitza bizitzearen garrantzia aldarrikatu du, dagozkion hausnarketa eta autokritikekin, kide garen komunitatearen parte aktibo izatearekin eta maitasuna ematearekin, besteak beste. Bere edukiak eta sonoritateak lehen akordeetatik harrituko dute publikoa, jarrera artistiko berri bat islatzen baitute argi eta garbi. Gainera, Gariren zigilua daraman arren, Maldanbera taldeko kide guztiek egindako ekarpenez josita dago […]

Read More… from Garik eta Maldanbera taldeak ‘Behin bizitzea’ diskoa kaleratu dute

Anarik ‘Giza zarata’ diskoa kaleratu du

Zazpigarren lana du musikari eta idazleak. Martxoaren 16an diskoaren aurkezpen kontzertua eskainiko du, Donostiako Intxaurrondo kultur etxean. Giza zarata izeneko diskoa aurkeztu du Anari Alberdik Bilboko Kafe Antzokian. Azkoitiarraren zazpigarren lan luzea dugu hau eta hamar kanturekin osatu du. Troiako zaldia aurrerapen kanta izan zen entzuleei lan berri honetatik aurkeztu zien lehena. Kanten hitzei dagokienez, […]

Read More… from Anarik ‘Giza zarata’ diskoa kaleratu du

Gorka Urbizuk ‘Hasiera bat’ bakarkako lehen diskoa plazaratu du

Disko berria ohiko plataformetan dago jada, “Osorik entzuteko aukera eman nahi nizuen, aurrerapenik gabe. Maitasun osoa jarri dut hamar doinuotan. Espero dut kantuok modu batean ala bestean zuekin konektatzea. Eta alderantziz”. Gorka Urbizuk bere bakarkako lehen diskoa kaleratu du Hasiera bat izenpean. Hamar kantuk osatzen dute bilduma eta musikariak adierazi duenez, “hamar aukera, hamar erabaki. […]

Read More… from Gorka Urbizuk ‘Hasiera bat’ bakarkako lehen diskoa plazaratu du

Tatxers talde gazteak izen bereko diskoa kaleratu du

Maketa eta EP bana plazaratu ondoren, Iruñeko hirukoak hauxe du lehen lan luzea. Orain arte salaketa sozialari buruzko gaiak jorratu izan badituzte ere, disko berrian barrura begira jarri dira taldekideak eta azken bi urte hauetan gertatu zaienari buruz kantatzen dute. Tatxers taldeko kideak gazteak diren arren, are gazteago hasi ziren musikaren munduan, institutu garaian, hain […]

Read More… from Tatxers talde gazteak izen bereko diskoa kaleratu du