Mikel Iraeta musikariak ‘Oinatzak’ izeneko diskoa plazaratu du

Musikari azkoitiarrak Bakarkako bigarren lana du, 2019ko azaroan Isha kaleratu ostean. Disko berrian zortzi abesti bildu ditu, eta denetan pianoa da nagusi. Ez da denbora askorik igaro Mikel Iraeta (Azkoitia, 1992) musikariak Isha, bakarkako lehen lana plazaratu zuenetik, urtebete baino ez, eta dagoeneko bigarren bakarkakoa kalean du, Oinatzak izenpean. Oraingoan, baina, formatu luzea hautatu du […]

Read More… from Mikel Iraeta musikariak ‘Oinatzak’ izeneko diskoa plazaratu du

Pantxix Bidart kantari hazpandarrak ‘eHe’ izeneko diskoa plazaratu du

Errealismoa eta ametsa elkartzen dituen lan berri honetan Bidartek azken hogei urteetan sortutako kantuak bildu ditu. Hala, gitarra riff sinple eta hipnotikoak erabiltzen ditu ahotsari eta hitzari askatasun osoa emateko asmoz. Pantxix Bidart (Hazparne 1971) kantariak eHe (errare Humanum est), bere bakarkako lehen diskoa plazaratu du Belarri ekoiztetxearen eskutik. Errealismoa eta ametsa elkartzen dituen lan […]

Read More… from Pantxix Bidart kantari hazpandarrak ‘eHe’ izeneko diskoa plazaratu du

Musika erritmo berriak Modus Operandiren ‘Dantza gaitezen hil arte’ diskoan

Aurreko diskoko ska-rock binomio horrekin amaitu eta funk, punk, saltsa, rap, reggetoia, dance, pop, tex-mex, latin… estiloetara gerturatu dira diskoa osatzen duten hamar kantuetan. Modus Operandik Dantza gaitezen hil arte diskoa aurkeztu du Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. Baga Biga ekoiztetxearen eskutik, oraingoan musika erritmo berriak landu dituzte bigarren lan honetarako. Aurreko diskoko ska-rock binomio horrekin […]

Read More… from Musika erritmo berriak Modus Operandiren ‘Dantza gaitezen hil arte’ diskoan

‘Rueda’, Rafa Ruedaren disko berria kalean da

Musikariak bidelagun izan ditu Euskal Herriko zein munduko hainbat idazle, hala nola, Inge Muller, Joseba Sarrionandia, Iñigo Astiz, Audre Lorde, Mari Luz Esteban, Josu Goikoetxea eta Elena Olaberenak. Rueda izenpean dator Rafa Rueda (Mungia, 1972) musikariaren disko berria. Gitarra, ahotsa, elektronika eta literatura uztartu ditu zortzi kantuz osatutako bere bakarkako seigarren lan luzean. Ruedak orain […]

Read More… from ‘Rueda’, Rafa Ruedaren disko berria kalean da

Emergentziazko egoera batetik elkarrekin irtetzeko aldarria da Gatiburen disko berria

Musikak salbatuko gaitu da Gatibu taldeak gaur, Bilbon, aurkeztu duen lan berriaren izena. 2020 honek bi hamarkadako ibilbidean mugarri izan behar zuen Gatibu taldearentzat. Iaztik, martxoaren 28an, Bilboko Bilbao Arenan, belaunaldi askotako milaka lagunekin 20. urteurrena ospatzeko kontzertua antolatzen ari ziren, ñabardura txikiena ere maitasun handienarekin lantzen. “Kontzertutzar hori talde legez ditugun erronkei aurre egiteko […]

Read More… from Emergentziazko egoera batetik elkarrekin irtetzeko aldarria da Gatiburen disko berria

Nøgen taldearen ‘Under Alt’ diskoa kalean da

Kantetako batzuetan aurreko diskoaren indie-folk estiloa nagusi bada ere, beste batzuetan pop-rock estiloa indartsuagoa da. “Jarraitasuna eta hausturaren arteko orekan kokatzen da Under Alt“. “Biluzik jaio ginen eta ahaztu dugu. Irakatsi ziguten garenaren gainean janzten eta sentitzen duguna estaltzen, bigarren azal hau berezkoarekin nahastu arte. Baina zer dago, mosaikoaren parte izateko hartzen dugun tankera horren […]

Read More… from Nøgen taldearen ‘Under Alt’ diskoa kalean da

Mikel Urdangarinek ‘Izurdeen lekua’ diskoa plazaratu du

Kantuz kantu unitate bakarra bilatzen duen lana da, lehenengo piezarekin hasi eta hamaikagarrenarekin bukatzen den lan oso bat, alegia, eta soinu banda batetik disko batetik baino gehiago daukana. Azken bi urteetako lanaren emaitza da Mikel Urdangarinek kaleratu berri duen Izurdeen lekuak izeneko diskoa. Kantari zornotzarraren estudioko hamabosgarren lana da, eta soinu berriak bilatzeari ekin dio […]

Read More… from Mikel Urdangarinek ‘Izurdeen lekua’ diskoa plazaratu du

Korrontzik eta Xabier Amurizak ‘Koplariak’ disko-liburua aurkeztu dute

Lan berri honekin talde bizkaitarrak sustraietara bueltatu nahi izan du, koplagintzari musika herrikoian duen garrantzia emanez. Korrontzi taldeak DJ Makalarekin elkarlanean, musika herrikoia eta elektronikoa uztartu zituen 2019an argitaratu zuen Topa-K izeneko disko arrakastatsuan. Aurten, berriz, oso bestelako lanarekin datorkigu talde bizkaitarra: Koplariak. Taldearen hamargarren disko hau Agus Barandiaran musikaria eta Xabier Amurizaren arteko hiru […]

Read More… from Korrontzik eta Xabier Amurizak ‘Koplariak’ disko-liburua aurkeztu dute

Esti eta Mikel Markez kantariek ‘Azal berritzen’ izeneko diskoa aurkeztuko dute ostiralean

Guztira hamar kantu berri jaso dituzte lan berrian, Estik sortutako bost kantu eta Mikelek sortutako beste bost. Esti eta Mikel Markez kantariek Azal berritzen izeneko diskoa grabatu eta kaleratu dute. Bertan hamar kantu bildu dituzte, Estik sortutako bost kantu berri eta Mikelek sortutako beste bost. Alegia, diskoaren sorkuntza prozesua erdibana burutu dute, baina bi artistek […]

Read More… from Esti eta Mikel Markez kantariek ‘Azal berritzen’ izeneko diskoa aurkeztuko dute ostiralean

Keu Agirretxeak itxialdi garaian sortutako Geruzak abestia plazaratu du

Ondarroan bertan grabatu dute Geruzak kantaren bideoklipa, Eneritz Zeberio dantzariarekin batera. Agirretxeak berak konposatu du abestia itxialdian, hitzak, berriz, Aiert Goenagarenak dira. Keu Agirretxeak itxialdi garaian sortutako Geruzak izeneko abestia aurkeztu du. Kanta honen bideoklipa Leire Ikaranek eta Beñat Bidegainek grabatu zuten joan den irailaren12an Ondarroako portuan eta bertan, Eneritz Zeberio dantzaria ageri da dantzan. […]

Read More… from Keu Agirretxeak itxialdi garaian sortutako Geruzak abestia plazaratu du