Zumalakarregi Museoak Hezurbeltzak taldearen kontzertua antolatu du larunbaterako

Hirukoak Migrazioak izeneko proiektuaren baitan eskainiko du zuzenekoa arratsaldeko 19:00etan, Ormaiztegiko Zubipe kiroldegia. Zumalakarregi Museoak Hezurbeltzak taldearen zuzenekoa antolatu du datorren larunbaterako, urriak 3. Antolatzaileek adierazi dutenez, kontzertuak plaza kopuru mugatua izango du eta museoak berak banatuko dituen doako gonbidapenen bidez soilik sartu ahal izango da. “COVID-19aren aurkako osasun neurri guztiak errespetatuz gauzatuko da ekitaldia”, […]

Read More… from Zumalakarregi Museoak Hezurbeltzak taldearen kontzertua antolatu du larunbaterako

[BIDEOA] Tenpora taldeak ‘Berrio asma nazazu’ diskoa aurkeztu du

Zazpi kantuz osatuta dator boskotearen hirugarren lana. Berriro asma nazazu da Tenpora taldearen disko berriaren izena. Gaur goizean aurkeztu dute zazpi kantuz osatutako lana Donostian. Oraingoan, gaur egun taldekideei gustatzen zaizkien kantuen estetika ilunagoetan murgiltzeko apustua egin dute eta horretarako, Aitor Etxebarria ekoizlea izan dute bidelagun. Boskoteak berarekin egin du hirugarren disko honen sortze prozesu […]

Read More… from [BIDEOA] Tenpora taldeak ‘Berrio asma nazazu’ diskoa aurkeztu du

[Bideoa] ‘Amets egin’, EraBatera taldeak udaren bukaeran grabatuko duen disko berriaren aurrerapen kanta

“Pandemiak bortizki erasan gintuenetik bizitako egoera latzaren aurrean, amets egiteak askatasuna eta indarra ematen duen uste osoan sorturiko kanta da”. Periko Solabarriak ezagun egin zuen esaldia gogoan hartuta, amets egiten uzten ez badigute, ez diegu lo egiten utziko, ezadostasuna erakusteko eta ametsen alde borrokatzeko momentua dela aldarrikatu nahi izan dute. Gatibun baketak astintzen aritzeaz gain, […]

Read More… from [Bideoa] ‘Amets egin’, EraBatera taldeak udaren bukaeran grabatuko duen disko berriaren aurrerapen kanta

Iker Lauroba: “Geroz eta denbora gehiago inbertitzen dut lan egiten, eta geroz eta zailagoa egiten zait kontzertuak lotzea”

Musikaren munduan ibilbide luzea du egina Iker Laurobak (Donostia, 1975), musika pasioa da donostiarrarentzat. Hainbat proiektutan murgilduta ikusi dugu; bakarlari gisa aritzen da, beste musikari batzuekin batera ere badabil, Izarorekin esaterako, eta “itxialdiari soinu banda jartzeko asmoz”, Nork ostu dit apirila? proiektua ere sortu du Jon Martin, Ane Narbarte eta Eñaut Aiartzaguenarekin batera. Baina pasio […]

Read More… from Iker Lauroba: “Geroz eta denbora gehiago inbertitzen dut lan egiten, eta geroz eta zailagoa egiten zait kontzertuak lotzea”

[Bideoa] ‘t’mAmAztAng”t’ izeneko diskoarekin dator Behi Bideko Andere Xuriak taldea

Allande Oihenart zuberotarraren olerkiak; Zutzaz bertzerik, Aspaldian nabila… zein euskal kantutegiko alea; Galerianoaren kantua, Argizagiak eta Toberak, besteak beste, bildu dituzte a capella grabatu duten lan berri honetan. Guztira hamaika piezaz osatuta dator disko berria. Behi Bideko Andere Xuriak (BBAX) taldeak Isturitzeko harpeetan grabatu du bere hirugarren diskoa, t’mAmAztAng”t izenpean. Mirentxu Agerre, Marie Hirigoien Bidart, […]

Read More… from [Bideoa] ‘t’mAmAztAng”t’ izeneko diskoarekin dator Behi Bideko Andere Xuriak taldea

Ibilbidea etetea erabaki du Nomadak taldeak

Geratzeko momentua dela dio Bergarako Nomadak taldeak eta horrelaxe iragarri du sare sozialen bidez, “arrazoia ez dakigu zein den, agian ez dago arrazoi bakar bat. Bagenituen asmoak, kantak, ilusioak… baina bidean aurkitu ditugun trabek gainditu gaituzte.” Taldeak ez daki hilabete barru edo urtebete barru.. itzuliko den. “Denborak bakarrik dauka horren erantzuna”, diote. Nomadak taldea sortu […]

Read More… from Ibilbidea etetea erabaki du Nomadak taldeak

Ikusi Arte Berri Txarrak

Berri Txarrak taldeak agur esan digu sare sozialen bidez. Hona hemen Gorka Urbizu abeslariak zabaldutako komunikatua: Hamazazpi urteko mutikoa nintzenetik (1994) inongo etenik gabe taldean jardun eta munduan barna milatik gora kontzertu eman ondoren (Lekunberritik hasi eta Zelanda Berriraino, New Yorketik Sao Paulora, Managuatik Madrilera, Nantesetik Pekinera…); furgoneta zein hegazkinetan ordu mordoa igaro, afiziotik ofiziora […]

Read More… from Ikusi Arte Berri Txarrak

Nizuri Tazuneri, ´Errenazimendu metaforiko´ baterako gonbitea

Donostiako Norzzone eta Fani raperoen eta Nasty Bilbaoko Hawa eta Maisha MC ekoizleen proiektua da Nizuri Tazuneri. Bikoaren arabera, euskarazko raparen gainean beti kontu bera entzuten da “el rap en euskera suena a chino” eta esaldi horri buelta eman nahian, taldea “el nuestro suena a japonés”, esaten hasi zen, euskara eta japonieraren arteko hitz jokoa […]

Read More… from Nizuri Tazuneri, ´Errenazimendu metaforiko´ baterako gonbitea

Diskorik “elektronikoena” argitaratu du Esne Beltza taldeak

  Ni izeneko zazpigarren lana aurkeztu du gaur Esne Beltza taldeak. Bertako kantuetan transexualitatea eta bullyng-a bezalako gai sozialak jorratu dituzte, batez ere soinu elektronikoez lagunduta. Lana Mark Dasousa ekoizle valentziarrarekin sortu dute eta Olatz Salvador abeslariak, RIP-eko Txerra Bolinagak, Tremenda Jauriak eta Urugaiko 4 pesos taldeak hainbat kantutan parte hartu dute. Ni disko berriaren […]

Read More… from Diskorik “elektronikoena” argitaratu du Esne Beltza taldeak

Nøgen taldeak ´Liv Til Døden´ izeneko diskoa kaleratu du

Iraupen luzeko lehen diskoa plazaratu du Donostiako boskoteak. Iragarri dutenez, lan osoa plataforma digital guztietan entzungai dago jada eta aurrerapen kantu gisara, Ez da ondo aterako bigarren singlearen bideoklipa aurkeztu dute, honetan La M.O.D.A. taldeak ere parte hartu du. 2016ko Danimarkako Erasmusaren gau luzeek jo zituzten Nøgenen lehen ukelele akordeak eta, hauen eskutik ilusioan, herriminean […]

Read More… from Nøgen taldeak ´Liv Til Døden´ izeneko diskoa kaleratu du