Lekeitio euskarazko zinema eta kulturaren topagune bilakatuko da urriaren 16tik 21era

Jaialdiak urtero egiten duen Euskal Zinearen Begirada omenaldia Pantailak Euskaraz ekimenari eskainiko zaio, euskarazko ikus-entzunezkoen alde egindako lanaren aitortzan. Lekeitiok ateak irekiko dizkio Euskal Zine Bileraren edizio berri bati hilaren 16tik 21era bitartean. Aurtengoa 48 edizioa izango da, “Euskal Herrian euskara hutsez egiten den jaialdirik zaharrena da gurea, eta aurten ere berrikuntzak, proiekzio bereziak eta […]

Read More… from Lekeitio euskarazko zinema eta kulturaren topagune bilakatuko da urriaren 16tik 21era

Jone Arriolaren ‘Dena asmatuta dago’ filmak eraman du Urrezko antzarra Lekeitioko Euskal Zine Bileran

Euskal Zinemaren Begiradak Itziar Ituño aktorearen ibilbidea omendu du. Euskal Zine Bilerak Sail Ofizialeko Lehiaketaren irabazleak ezagutzera eman zituen larunbatean. Guztira 20 film labur izan dira lehiaketara heltzea lortu dutenak eta hauek urriaren 17tik 19ra bitartean ikusi ahal izan dira Ikusgarri zine aretoan. Hogei lanen artean bost izan dira sariak eskuratzea lortu dutenak. Alde batetik, […]

Read More… from Jone Arriolaren ‘Dena asmatuta dago’ filmak eraman du Urrezko antzarra Lekeitioko Euskal Zine Bileran

Euskal Zine Bilera urriaren 16tik 21era egingo da Lekeition

Belaunaldi berriak ikus-entzunezkoen alorrera gehiago hurbiltzea da aurtengo edizioaren asmoa. Proiekzio, solasaldi eta tailerren bidez euskal zinemagintzaren alor desberdinak landuko dira. Beste urte batez, Ikusgarri zinema aretoak ateak irekiko dizkio Lekeitioko Euskal Zine Bilerari, zehazki urriaren 16tik 21ra bitartean. Egun horietan zehar euskal ikus-entzunezkoen proiekzioak, zinegileekin solasaldiak, tailerrak eta sorpresaren bat ere izango da bertan. […]

Read More… from Euskal Zine Bilera urriaren 16tik 21era egingo da Lekeition

47. Euskal Zine Bileran parte hartzeko deialdia zabalik da

Lanak aurkezteko epea uztailaren 30era arte egongo da zabalik eta oinarriak zinebilera.eus webgunean daude eskuragarri. Euskara eta zinema batzen dituen Lekeitioko jaialdiak bere 47. edizioa egingo du aurten. Antolatzaileen esanetan, “euskara hutsez egiten den jaialdirik zaharrena da Euskal Zine Bilera eta oso harro gaude urte hauetan guztietan gure hizkuntza sustatu eta hedatzeko egindako lanarekin”. Zine […]

Read More… from 47. Euskal Zine Bileran parte hartzeko deialdia zabalik da

Euskal Zine Bilera urriaren 20tik 23ra egingo da Lekeition

Jaialdiak lau eguneko iraupena izango du aurten, “ohikoa baino laburragoa izango da, baina baita biziagoa ere”, azaldu dute. Aurten 45 urte beteko ditu Euskal Zine Bilerak eta antolatzaileen esanetan, “sekula baino arrazoi gehiago ditugu Lekeition zinema garela esateko. Euskal Herrian mantentzen den jaialdi zaharrena da gurea, eta euskara hutsez egiten den bakarra Euskal Herriaren hegoaldean […]

Read More… from Euskal Zine Bilera urriaren 20tik 23ra egingo da Lekeition

Zabalik da 18. Kameratoian izena emateko epea

 Urriaren 16ra arte egongo da izena emateko epea zabalik. Euskal Zine Bilera jaialdiarekin batera antolatzen den Kameratoia, euskarazko ikus-entzunezko rally-a, urriaren 21 eta 23a bitartean egingo da aurten Lekeition. Antolatzaileek iragarri dutenez, “edizio hau berezia izango da ez bakarrik aurreko urteetako ezaugarri onenak batzen dituelako: batetik, gidoilaritzari buruzkoa doako formakuntza saioa egongo delako eta bestetik, […]

Read More… from Zabalik da 18. Kameratoian izena emateko epea

Iban del Campo, Josu Martinez eta Jorge Moneo dira aurtengo Euskal Zine Bilerako irabazleak

Jone Arriola, Ana Angulo eta Itxaso Frauren Dena asmatuta dago proiektuak irabazi du Benito Ansola saria. 20 film izan dira aurtengo Lekeitioko Euskal Zine Bilerako Sail Ofizialean parte hartu dutenak. Den denak azaroaren 22tik 25era bitartean ikusi ahal izan dira Ikusgarri zine aretoan eta zinebilera.eus webgunean. Antolatzaileen arabera, “genero eta izaera oso ezberdinetako lanak ikusi […]

Read More… from Iban del Campo, Josu Martinez eta Jorge Moneo dira aurtengo Euskal Zine Bilerako irabazleak

Lekeitioko Euskal Zine Bilera online izango da aurten

43. edizioa edozein pantailatik jarraitzeko aukera izango dute zaleek eta Lekeitiora gerturatu ezin duen jendeari ate berriak irekiko dizkiete. Euskal Herrian eta euskaraz egiten den Lekeitioko Euskal Zine Bilerak bere 43. edizioa ospatuko du aurten. Hilabeteotan bizi dugun osasun alarma egoera honek etorkizunera begirako zalantzak azaleratzen ditu eta jaialdiaren antolakuntzatik bide berriak bilatzen ari dira. […]

Read More… from Lekeitioko Euskal Zine Bilera online izango da aurten

Benito Ansola Sarirako lanak aurkezteko epea luzatu da irailaren 20ra arte

Proiektuak aurkezteko epea irailaren 20ra arte izango da. Profesionalizaziorako bidean lagundu eta euskarazko zinemagintzari ekarpena egitea du xede Benito Ansola sariak, irabazleak, 3.000 euroko saria jasotzeaz gain, Lekeitioko Euskal Zine Bileran estreinatuko baitu bere proiektua. Aurreko lau edizioetan sari hau jaso duten sortzaile gazteek, ibilbide oparoa egin dute ikus-entzunezkoen ekoizpenean. Horren adibide da azken edizioa […]

Read More… from Benito Ansola Sarirako lanak aurkezteko epea luzatu da irailaren 20ra arte