Paul Urkijok zuzendutako ‘Irati’ filma azaroaren 18an iritsiko da zinema aretoetara

Zuzendari gasteiztarraren bigarren film luzea da Irati eta Eneko Sagardoy, Itziar Ituño eta Edurne Azkarate izango dira aktore nagusiak. Sitgesko nazioarteko jaialdiaren sail ofizialean parte hartu ondoren helduko da Hego Euskal Herriko zinema aretoetara Paul Urkijo zinemagilearen Irati izeneko film luzea. Lantaldeak kontatu duenez, filma Hego Euskal Herria eta Huescako hainbat lekutan grabatu dute eta […]

Read More… from Paul Urkijok zuzendutako ‘Irati’ filma azaroaren 18an iritsiko da zinema aretoetara

Harkaitz Canoren ‘Orkestra lurtarra’ liburuan oinarritutako animaziozko filma estreinatuko dute

Apirilaren 8an iritsiko da Hego Euskal Herriko zinema aretoetara. Iparraldekoetara, berriz, hilaren 12an. Harkaitz Canoren Orkestra lurtarra (Elkar) liburuan oinarritutako animaziozko filma estreinatuko dute Hego Euskal Herriko zinema aretoetan apirilaren 8an, ostirala, eta Ipar Euskal Herrikoetan hilaren 12an, asteartea. Lantaldeak adierazi duenez, “bizitzan ezer ez da erraza ezta bat-batekoa ere, baina aldi berean asko dauka […]

Read More… from Harkaitz Canoren ‘Orkestra lurtarra’ liburuan oinarritutako animaziozko filma estreinatuko dute

Paul Urkijo zinemagileak ‘Irati’ bigarren film luzea grabatzen hasiko dela iragarri du

Eneko Sagardoy, Itziar Ituño eta Edurne Azkarate izango dira aktore nagusiak. Filma datorren urteko udazkenean aurkeztea espero dute. Paul Urkijo zinemagileak irailaren amaieran ekingo dio Irati izeneko bigarren film luzearen grabaketa lanei. Zinemagile gasteiztarrarekin batera Eneko Sagardoy, Itziar Ituño eta Edurne Azkarate aktoreak ere izan dira pelikularen aurkezpenean, Donostiako Zinemaldian. Lantaldeak adierazi duenez, datozen zortzi […]

Read More… from Paul Urkijo zinemagileak ‘Irati’ bigarren film luzea grabatzen hasiko dela iragarri du

Maider Oleaga zinemagileak ‘Kinka’ film laburraren grabaketa lanekin bukatu du

Filma Galapan produkzio etxeak eta Ander eta Eneko Sagardoy anaiek sortu berri duten Sumendi Filmak etxeak ekoitzi dute elkarlanean. Maider Oleaga ​(Bilbao, 1976) zinemagileak Kinka izeneko film laburraren grabaketa lanekin amaitu du. Carlota Pereda izan du gidoi lanetan, aktoreen zerrenda, berriz, Elena Iruretak, Maria Isabel Diazek eta Josean Bengoetxeak osatu dute. Kinka filma Galapan produkzio […]

Read More… from Maider Oleaga zinemagileak ‘Kinka’ film laburraren grabaketa lanekin bukatu du

‘Hil kanpaiak’ filma gaur iritsiko da Hego Euskal Herriko zinema aretoetara

Miren Gorrotxategiren 33 ezkil eleberrian oinarritutako filma da. Eneko Sagardoy, Itziar Ituño eta Yon Gonzalez dira antzezle nagusiak. Imanol Rayo zinemagile nafarraren bigarren film luzea gaur, azaroak 20, iritsiko da Hego Euskal Herriko zinema aretoetara. Hil kanpaiak Miren Gorrotxategiren 33 ezkil eleberrian oinarritutako filma da eta Joanes Urkixok egin du testuaren egokitzapena. Eneko Sagardoy, Itziar […]

Read More… from ‘Hil kanpaiak’ filma gaur iritsiko da Hego Euskal Herriko zinema aretoetara

Gasteizko Euskal Zinema Dokumentalaren Astean lau film luze eta hiru labur ikusgai

Urriaren 26tik 30era bitartean izango dira proiekzioak. Ondoren, ikusleek errealizadoreekin egingo den solasaldian parte hartzeko aukera izango dute.    Euskal Zinema Dokumentalaren Astearen VI. edizioa egingo da datorren astean Gasteizeko Vital Fundazioa Kulturunean. Hitzordu honek euskal profesionalek zuzendutako dokumental onenen aukeraketa bat eskainiko du. Aurten, gainera, film labur dokumentalei buruzko atal bat izango du. “Askotariko programazio […]

Read More… from Gasteizko Euskal Zinema Dokumentalaren Astean lau film luze eta hiru labur ikusgai