Mintzolaren ikerketa-sarien 2024ko deialdiak martxan

Euskaraz egiten den ahozko jardunari (euskarazko hizkerari) buruzko ikerketa zientifikoak bultzatzeko xedea dute deialdi berriek. Honela, bi deialdietan. Azken bi urteotako ildoari jarraituz, ahozkotasunaren alorrean ikerketa sustatzeko deialdi berriak egin ditu Euskaltzaindiak, Mintzolaren eskutik. Deialdietan, hizkeraren adierazkortasuna da lehentasunezko ikerketa-lerroa. Lehenengoan, euskaraz egiten den ahozko jardunari buruzko zortzi gradu- eta master-amaierako lan sarituko dira (bakoitzari […]

Read More… from Mintzolaren ikerketa-sarien 2024ko deialdiak martxan

‘Asozial’, ‘probestu’ eta ‘ofenditu’ hitzak, besteak beste, sartu ditu Euskaltzaindiak bere hiztegian

Azken sei hilabeteotan 843 forma berri jaso dira Euskaltzaindiaren Hiztegian eta beste 2.376 moldatu dira. Azken sei hilabeteotan, Euskararen Akademiak 843 forma berri jaso ditu bere hiztegian. Euskaltzaindiak etengabe osatzen eta berrikusten du hiztegia, eta urtean bitan sareratzen ditu berrikuntzak. 2016an, bigarren argitalpena paperean atera zenetik egiten du horrela, eta 2023ko bigarren urte-erdian eginiko lanaren […]

Read More… from ‘Asozial’, ‘probestu’ eta ‘ofenditu’ hitzak, besteak beste, sartu ditu Euskaltzaindiak bere hiztegian

‘Zerrenda’ aukeratu dute urteko hitz Euskaltzaindiak eta UZEIk

Gazako zerrenda toponimoaren ezohiko protagonismoak bide eman du zerrenda bat lursail luze eta estua ere badela gogoratzeko. Hamarkada bat baino gehiago joan da Euskaltzaindiak Gazako zerrenda forma arautu zuenetik, baina aurten ezohiko protagonismoa izan du toponimo horrek; bereziki, urriaz geroztik Palestinatik iristen ari diren albiste lazgarrien harira. “Hedabideen bidez jarraitu ahal izan diren giza eskubideen […]

Read More… from ‘Zerrenda’ aukeratu dute urteko hitz Euskaltzaindiak eta UZEIk

Euskaltzaindiak ‘Lizardiren poesiaren antologia’ aurkeztuko du Durangon

Lizardiren olerki guztiak idatzizko euskara batuaren eredura hurbildu ditu Karlos Otegi liburuaren paratzaileak. Euskara batuan ohitu eta trebatu den irakurleari Lizardiren olerkiak bertsio gertuagoan eskaintzea da helburua. Aurten, liburu mardul eta interesgarri bat aurkeztuko du Euskaltzaindiak Durangoko Azokan: Lizardiren poesiaren antologia. Abenduaren 9an aurkeztuko da jendaurrean, goizeko 11:30ean, eta ekitaldian Adolfo Arejita Euskaltzaindiaren idazkariak, Bakartxo […]

Read More… from Euskaltzaindiak ‘Lizardiren poesiaren antologia’ aurkeztuko du Durangon

Itxaro Borda euskaltzainak ‘Mugari tirorik ez’ izeneko idazlan pertsonala irakurri du Sarrera-hitzaldian

Idazleak batez ere, sortzaile ibilbidean idatzi dituen olerkiak eta muga hitzak bere baitan izan dituen eraginak eta esanahiak izan zituen hizpide hitzaldian, baina Ipar Euskal Herriaz, euskalduntasunaz eta feminismoaz ere hitz egin zuen. Euskaltzaindiak 2022ko azaroaren 26an izendatu zuen euskaltzain oso Itxaro Borda idazle baxenabartarra. Akademiaren barne-arauek agintzen dutenari jarraikiz, Sarrera-hitzaldia irakurri zuen larunbatean jendaurrean. […]

Read More… from Itxaro Borda euskaltzainak ‘Mugari tirorik ez’ izeneko idazlan pertsonala irakurri du Sarrera-hitzaldian

Asun Garikano hizkuntzalaria euskaltzain oso izendatu dute

Garikanok Patxi Goenagaren hutsartea beteko du Euskaltzaindian. Orain, euskaltzain oso berriak zortzi hilabeteko tartea dauka sarrera-hitzaldia paratzeko. Euskararen Akademiak euskaltzain berria izendatu du gaur, Nafarroako Parlamentuan egin den Osoko bilkuran. Euskaltzain osoek bozketa egin dute Patxi Goenaga emeritu izatearen ondorioz sortutako hutsunea betetzeko, eta Asun Garikanok erdietsi du Euskaltzaindiaren Arautegiak eskatzen duen gehiengo osoa. Uztailean […]

Read More… from Asun Garikano hizkuntzalaria euskaltzain oso izendatu dute

Euskal poeten lana jendarteratzea helburu duen egitasmoa Lekeition

Irailaren 30ean eta urriaren 1ean izango da Irailekoak izeneko egitasmoa, Lekeitioko hainbat lekutan. Egitarauaren zehaztasunak irailean agertuko ditu Euskaltzaindiak. Lekeitioko herria poesiaz blaituko du Irailekoak egitasmoak irailaren 30ean eta urriaren 1ean. Euskaltzaindiak, literaturari dion atxikimendua adierazte aldera, poesiari eskainitako asteburu bat antolatuko du estreinakoz Bizkaiko kostaldeko herri horretan. Lekeitioko Udalaren babesarekin egingo du, eta herriko […]

Read More… from Euskal poeten lana jendarteratzea helburu duen egitasmoa Lekeition

Euskaltzaindiak euskarazko ahozko jarduna ikertzeko zortzi egitasmo saritu ditu

Maddi Aiestaran, Iñigo Otaegi, Ainhoa Leyaristi, Audrey Serrano, Endika Uriarte, Alazne Fernandez de Muniain, Oier Urreizti eta Mikel Perez dira saridunak. Euskaltzaindiak, Mintzola egitasmoaren bidez, euskaraz egiten den ahozko jardunari buruzko bi deialdi argitaratu zituen martxoan. Bat, gradu- eta master-amaierako zazpi lan saritzeko, eta bestea, hiru ikerketa-lan monografiko diruz laguntzeko. Denera, hamabi eskaera aurkeztu dira, […]

Read More… from Euskaltzaindiak euskarazko ahozko jarduna ikertzeko zortzi egitasmo saritu ditu

Georges Lacombe euskaltzain osoaren artxibo digitalizatua eskuragarri Euskaltzaindiaren webgunean

Denera 18 funts daude eskuragarri eta 2.000 dokumentu inguru digitalizatu dira. Lacomberen artxiboa Hemen kontsulta daiteke, modu praktiko eta atseginean. Euskaltzaindiak Georges Lacombe euskaltzain osoaren artxibo digitalizatua jarri du webgunean denon eskura. Guztira 18 funts daude eskuragarri eta 2.000 dokumentu inguru digitalizatu dira, euskararen historia eta Euskal Herriko historia ezagutzeko ezinbestekoak. Georges Lacombe euskararekin zerikusirik […]

Read More… from Georges Lacombe euskaltzain osoaren artxibo digitalizatua eskuragarri Euskaltzaindiaren webgunean

‘Ahots Baten’ sormen egonaldirako izen-ematea zabalik da

Euskaltzaindiak Mintzola egitasmoaren bidez egingo du eta izena emateko epea gaur ireki eta urriaren 20an itxiko da. Egonaldian parte hartuko duten gazteen taldea izena emandako hurrenkera errespetatuz osatuko da. Ahots Baten ekimenak euskarazko ahozko sorkuntzan dabiltzan gazteak elkartzeko, beraien artean harreman-sareak ehuntzeko eta adierazpide ezberdinak esperimentatzeko helburuz sortutako saioak dira. Mintzola Fundazioa 2021ean azkendu ondoren, Mintzola egitasmoa hizkeraren lantegia […]

Read More… from ‘Ahots Baten’ sormen egonaldirako izen-ematea zabalik da