Euskaltzaindiak jarraipena emango dio Mintzola egitasmoari

Mintzolaren lan eremua euskaraz egiten den ahozko jarduna izango da, batez ere, euskarazko eguneroko hizkera. Mintzola ahozko Laborategiak iaz bere ibilbidea amaitutzat eman ondoren, Mintzola egitasmoa hizkeraren lantegia izango da aurrerantzean. Horretarako, Euskaltzaindiak bere lan eremua, lehentasunezko lan ildoak eta jarduerak finkatu ditu. Ohi duen lez, horiek guztiak ahozkoaren inguruan lan egiten duten eragileekiko lankidetzan […]

Read More… from Euskaltzaindiak jarraipena emango dio Mintzola egitasmoari

Miren Agur Meabe idazle lekeitiarra euskaltzain oso izateko proposatu dute

Otsailaren 25ean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan egingo den Osoko bilkuran jakingo da Xabier Kintana euskaltzain emerituaren lekua berak beteko duenetz. Kintana emeritu izatera igaro zen iazko urrian, 75 urte egin ostean. Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan egin den Osoko bilkuran, Miren Agur Meabe idazlearen (Lekeitio, 1962) izena aurkeztu dute euskaltzain oso izateko hautagai. Akademiak gogoratu duenez, Xabier […]

Read More… from Miren Agur Meabe idazle lekeitiarra euskaltzain oso izateko proposatu dute

Narko, light, podcast eta txikitero hitzak, besteak beste, gehitu dituzte Euskaltzaindiaren Hiztegira

“Hitz berriei erreparatu bai, baina batez ere lehendik dauden sarrerak eta azpisarrerak berrikusten, osatzen eta zuzentzen ibili gara, lan hori ez baita inoiz amaitzen”. Euskaltzaindiak 329 forma berri jaso ditu azken sei hilabeteotan, eta moldaketa zein berrikuntza guztiak hiztegiari erantsi dizkio. Akademiak etengabe osatzen eta berrikusten du hiztegia, eta urtean bitan sareratzen ditu berrikuntzak. 2016an, […]

Read More… from Narko, light, podcast eta txikitero hitzak, besteak beste, gehitu dituzte Euskaltzaindiaren Hiztegira

Euskaltzaindiak XXI. mendeko ‘Euskararen gramatika’ kaleratu du

Azken hogeita bost urte hauetan argitaratu diren gramatikek baliatzen dituzten kontzeptuak aintzat hartu dira Gramatika berria egiterakoan. Kontuan hartu dira azken urteetan egindako ikerketa teorikoak, baina deskribatzailea da gramatika hau, ez teorikoa. Euskaltzaindiak XXI. mendeko Euskararen Gramatika aurkeztu du Bilbon, eta bertan, Pello Salaburu euskaltzain osoa eta Gramatika batzordeburuak lan berriaren iturburua argitu du lehenik: […]

Read More… from Euskaltzaindiak XXI. mendeko ‘Euskararen gramatika’ kaleratu du

‘Ahots Baten’ sormen egonaldirako izen-ematea astelehenetik aurrera zabalik

Egonaldia abenduaren 27tik 30era izango da Amaiurko aterpetxean. Bertan, Ane Labaka bertsolaria, Maialen Belarra gai-jartzailea, Intza Alkain aktorea, Joseba Larratxe Josevisky komikigilea eta Miren Narbaiza MICE musikagile eta kantaria izango dira. Euskarazko ahozko kultur sorkuntzan trebatutako gazteak Ahots Baten sormen egonaldian elkartuko ditu Bertsozale Elkarteak eta Euskaltzaindiak. “Iaz, pandemiaren eraginez egun banatako bi saio egin […]

Read More… from ‘Ahots Baten’ sormen egonaldirako izen-ematea astelehenetik aurrera zabalik

Les Bobe Bobe antzerki konpainiak jasoko du 2022ko Lautan Hiru laguntza, ‘Udaberria heldu da’ lanagatik

Epaimahaikideen arabera, lan “bitxia eta ausarta da” Udaberria heldu da lan laburra “haurrentzako egina dirudien pieza bat bestelako kontu bihurtzen delako, diskurtsoaren esanahia erabat aldatuz”. Les Bobe Bobe konpainiak gidoi “jostaria” dakarrela diote epaimahaikideek, baina “autu sakonak” jorratzen ditu. Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza berria sortu zuen iaz, Bilboko Udalaren babesarekin. Sari honen helburu nagusia euskarazko […]

Read More… from Les Bobe Bobe antzerki konpainiak jasoko du 2022ko Lautan Hiru laguntza, ‘Udaberria heldu da’ lanagatik

Euskarak Nafarroako hezkuntza-sisteman duen egoera aztergai Jagon jardunaldian

Azaroaren 19an izango da jardunaldia, Iruñean, Kondestablearen jauregiko hitzaldi aretoan. Euskaltzaindiak Iruñean egingo du XXVI. Jagon Jardunaldia. Azaroaren 19rako iragarri da eta Kondestablearen jauregiko hitzaldi aretoan jardungo dute hizlari guztiek. Honela, bertan izango dira Eduardo Aldasoro (pedagogoa); Marisa Zubiri,  Maite Gorospe eta Alberto Barandiaran (Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua); Imanol Janices (Jaso ikastola); Alfredo Dufur (Nafarroako […]

Read More… from Euskarak Nafarroako hezkuntza-sisteman duen egoera aztergai Jagon jardunaldian

‘Molac’ legearen ondorioez eztabaidatu da Baionako Herriko Etxean

Eneritz Zabaleta Zuzenbideko doktoreak frantziar konstituzioa aldatzea ezinbesteko jo du, aurreikusten diren aukerek ez dutelako biderik uzten, eta “konstituzioa aldatu gabe, ziurgabetasunean izango garelako beti”. Euskal Konfederazioak eta Euskaltzaindiak jardunaldi zabala antolatu dute, Molac legea deritzonak ekarri dituen ondorioak aztertu eta etorkizunak lekarkeena irudikatzeko. Baionako Herriko Etxean elkartu dira eta langintza akademikoaz harago, Euskaltzaindiak euskararen normalizazioan […]

Read More… from ‘Molac’ legearen ondorioez eztabaidatu da Baionako Herriko Etxean

Bilboko Lautan Hiru antzerki-jaialdia maiatzaren 6an abiatuko da

Ohikoa den moduan, antzerkizaleek hiruna pieza ikusteko aukera izango dute ostegunero, lau astez iraungo duen jaialdian. Egitasmoaren helburu nagusia euskarazko antzerkia hauspotzea da, antzerkilariei plaza berriak eskainiz. Euskaltzaindiaren mendeurrenaren baitan abiatu zen proiektuak abiadura eta pisua hartu du, denboraren poderioz. Aurten, hirugarren edizioa beteko du Lautan Hiru antzerki jaialdiak, eta pandemiaren eraginez atzeratu bada ere, […]

Read More… from Bilboko Lautan Hiru antzerki-jaialdia maiatzaren 6an abiatuko da

Ia ehun milioi testu-hitz Euskaltzaindiaren ‘Lexikoaren Behatokia’ corpusean

Akademiak, batez ere, hiztegia aztertzeko eta lan arauemailea egiteko erabiltzen du corpus hau.  Euskaltzaindiak Lexikoaren Behatokia eguneratu du eta guztira 98.060.414 testu-hitz dauzka orain. Egitasmoaren helburua da XXI. mendeko euskararen corpus zabala eta eguneratua osatzea. Horretarako material ugari biltzen da: egunkarietako albisteak, aldizkari orokorretako testuak, herri-aldizkari batzuenak, literaturan eta saiakeran ondutako testuak, hezkuntzako materiala, eta […]

Read More… from Ia ehun milioi testu-hitz Euskaltzaindiaren ‘Lexikoaren Behatokia’ corpusean