Aurtengo edizioak aniztasunean eta aberastasun kulturalean oinarritutako etorkizuneko euskalduntasun (gu) berri bat irudikatu eta islatu nahi du. Musika ardatz, asteburu osoa iraungo duen egitarau zabala eramango du Osterak Bizkaiko hiru herri hauetara. Ostera 2024 kultur festibala aurkeztu du Euskaltzaleen Topaguneak gaur, Bilbon. Aurtengo edizioak Euskaran mundu oso bat kabitzen da! du lelo eta, hain justu, […]
Etiketa: Euskaltzaleen Topagunea
Mintzapraktika egitasmoetan izena emateko epea zabalik da
Izena emateko interesa duenak bere herriko euskara elkarte edo euskaltegira jo dezake, dauden taldeak ezagutu edo talde berriak proposatu. Bestela, www.mintzalaguna.eus webgunean ere badago izena emateko aukera. Zabalik da Euskaltzaleen Topaguneak urtero antolatzen duen Mintzapraktika egitasmoaren izen-emateak. Hala, Eta euskaraz egiten badugu lelopean, aurten ere ikasturte berri bati ekingo diote milaka lagunek Euskal Herriko txoko […]
Read More… from Mintzapraktika egitasmoetan izena emateko epea zabalik da
‘Gau beltza’ ospakizuna lantzeko ikastaroa antolatu du Euskaltzaleen Topaguneak
Josu Ozaita antropologoak Gau Beltzaren jatorriaz hitz egingo du eta Mitxel Elortza irakasle eta idazleak, berriz, ospakizunaren inguruko balioez. Saioa online izango da irailaren 25ean, arratsaldeko 18:30ean. Urtez urte haziz doan ospakizuna da Gau Beltza. Domu Santu bezperan ospatzen da, urriaren 31ko gauean eta azken urteotan, beste ikuspegi batez antolatzen ari da ospakizuna, Gau Beltza […]
Read More… from ‘Gau beltza’ ospakizuna lantzeko ikastaroa antolatu du Euskaltzaleen Topaguneak
Euskaltzaleen Topaguneak ‘Batera Jauzi’ dinamika herriz herri zabalduko du
Dinamikaren helburua da tokian tokiko komunitatearen parte-hartzea aktibatu eta euskararen erabilera handitzeko akordio eraldatzaile berriak sustatzea. Euskaltzaleen Topaguneak, euskararen erabileran goranzko jauzi bat emateko asmoz, Batera jauzi jendarte laborategia jarri zuen martxan iaz. Hainbat sektoretako eragileekin elkarlanean jorratutako prozesu horren emaitzak, erakundeak iaz egindako III. Kongresuan ikusi zuen argia. Bertan, mugimendu euskaltzalearen ildo estrategikoa onartu […]
Read More… from Euskaltzaleen Topaguneak ‘Batera Jauzi’ dinamika herriz herri zabalduko du
Irati Iciar izendatu dute Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari berria
Joan den ostiralean Ermuan egindako batzar orokorrean, fase berri bati ekingo diola iragarri du Euskara Elkarteen Federazioak. Aro berriak, ekinbide eta lan ildo berritzaileak baliatuz, euskararen erabilpenean jauzi bat ematea du helburu. Azken lau urteetan Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari izandako Kike Amonarrizek Irati Iciarri pasa dio lekukoa. Pasa den ostiralean Ermuan egindako Batzar Orokorrean iragarri zuten […]
Read More… from Irati Iciar izendatu dute Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari berria
Euskararen erabilera sustatzeko proiektuen topagune izan da Bera asteburu honetan
15 egitasmo ezagutzeko aukera izan dute bertaratuek, “inspirazio iturri eta ekintzarako pizgarri”. Urteko Batzar Nagusia ere egin du Euskaltzaleen Topaguneak, euskara elkarteen mugimenduaren hirugarren Kongresuaren atarian. Euskararen erabilera eta transmisioaren sustapenean ari diren hainbat eragilek beraien egitasmoak aurkeztu dituzte Beran egin den Bidasoko Azokan. Euskaltzaleen Topaguneak adierazi duenez, “Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako hamabost proiektuk […]
Read More… from Euskararen erabilera sustatzeko proiektuen topagune izan da Bera asteburu honetan
Nafarroan hirugarren Euskaraldia antolatzeko hitzarmena sinatu dute
Ariketa soziala azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da Euskal Herri osoan. Euskaraldiaren hirugarren edizioa antolatzeko lanak aurrera doaz Euskal Herri osoan. Euskaltzaleen Topaguneak jakinarazi duenez, “herri batzordeak aktibatzen ari dira, herriz-herri hizkuntza ohituretan eragiteko ariketa soziala antolatzeko”. Lehen bi edizioetan egin zen bezala, Euskal Herriko ehunka herritan jarriko da martxan Euskaraldia berriro ere, eta, horretarako, […]
Read More… from Nafarroan hirugarren Euskaraldia antolatzeko hitzarmena sinatu dute
Euskaltzaleon kezkak kulturgintzan
Kulturgintzan euskaltzale. Zein da euskaltzaleon rola kulturgintzan? izenburupean 40 lagun inguru batu dira asteon Bilbon, Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta. Lau hitzaldi nagusiren inguruan ardaztu zen topaketa, eta hizlariak nor bere esperientziatik abiatuta, kulturgintza eta euskalgintzaren bidegurutzeaz aritu ziren. Elgoibar, Iruñea, Bitartekaritza edo Komunikazioa izan ziren landutako gaiak. Jendearen aldetik interakzio eta parte-hartze handirik egon ez bazen […]
Ikusi eta Ikasi Bilboko umeen aisialdirako eta hezkuntzarako euskarazko programa martxan da
4 eta 10 urte bitarteko haurrei euren familiekin gozatzeko euskarazko jarduerak antolatu dituzte ekainaren 3ra arte. Ikusi eta Ikasi programa Euskaltzaleen Topaguneak Bilboko Udalarekin elkarlanean antolatzen du, eta 4 eta 10 urte bitarteko gaztetxoei euskaraz, dibertsiorako aukerak eskaintzea du helburu, “euskarazko aisialdi hezigarria sustatuz”, azaldu dute. Guztira 59 proposamen jasotzen dira aurtengo egitarauan, diziplina askotarikoak, […]
‘Kulturgintzan euskaltzale. Zein da euskaltzaleon rola kulturgintzan?’ izenburupean dator aurtengo Topaldia
Parte hartu nahi duenak urtarrilaren 20ra arte izango du izena emateko epea zabalik. 2022ko urtarrilaren 27an egingo da Topaldiaren 20. edizioa Bilborock aretoan. Oraingoan, Kulturgintzan euskaltzale. Zein da euskaltzaleon rola kulturgintzan? izenburupean dator eta galdera horri erantzuteko lehen urratsak ematen hastea da helburua. Horretarako, ekimenak kulturgintzaren sistema osatzen duten eragile ezberdinei gogoeta egiteko gune aproposa […]
