Haurren aurrean helduek eredugarritasuna sustatu eta hizkuntza praktiken inguruan hausnartzeko ekimena aurkeztu dute

Haurrekin harreman zuzena duten helduen hizkuntza praktiketan eragin eta euskara gehiago erabiltzeko deia egingo da azaroaren 22tik abenduaren 5era bitartean. Euskaltzaleen Topaguneak, Euskarak 365 egun lan ildoaren baitan, Haurren aurrean helduok heldu ekimena jarri du abian. Azaldu dutenez, ariketa praktikoa izango da, azaroaren 22an hasi eta abenduaren 5ean amaituko dena. “Ekimen honen helburua da guraso, […]

Read More… from Haurren aurrean helduek eredugarritasuna sustatu eta hizkuntza praktiken inguruan hausnartzeko ekimena aurkeztu dute

Kukulaisi euskaltzaleen topagunea federazioa jaio da

Aisialdi arloan egiten diren proiektu anitzen artikulaziorako eta garapenerako tresna modura aurkeztu da erakunde berria. Euskaltzaleen Topagunean biltzen diren eta aisialdia lantzen duten euskara elkarteek egindako hausnarketaren emaitza izan da Kukulaisi erakunde berriaren sorrera. “Helburua tokian tokiko euskarazko aisialdia lantzen duten egitasmoak artikulatu eta garatzea da”, azaldu dute. Orotara hamalau euskara elkarte batu dira Kukulaisi […]

Read More… from Kukulaisi euskaltzaleen topagunea federazioa jaio da

Hizkuntza aniztasuna ardatz 2021eko Topaldian

Pandemia garai honetan goizeko egitaraua prestatu dute: aurrez-aurre eta streaming bidez etxean jarraitzeko aukera izango da aurten. Urtero bezala, Euskaltzaleen Topaguneak Topaldia jardunaldia antolatu du 2021eko urtarrilaren 28rako, Bilboko Bizkaia Aretoan. 19. edizio honetan hizkuntza aniztasunaren gaia izango dute hizpide eta euskarak kohesiorako eta berdintasun sozialerako duen balioa landuko dute. “Euskarak harrera linguistikoan zein toki behar luke? […]

Read More… from Hizkuntza aniztasuna ardatz 2021eko Topaldian

[BIDEOA] Eñaut Elorrieta, Zea Mays eta Izaki Gardenak aurtengo Udagoieneko Ostera zirkuituan

Muskizko El Pobal burdinolan, Balmasedako La Encartada fabrika museoan eta Bermeoko Arrantzale museoan grabatu dira kontzertuak. Euskaltzaleen Topaguneak Udagoieneko Ostera zirkuituaren 21. edizioa aurkeztu du, gaur. “Urte berezi honetan ere Udagoieneko Osteraz gozatzeko aukera izango duzue. Azaroan zehar Bizkaiko hiru museoetan grabatutako hiru kontzertu akustiko jarriko ditugu zuon eskura”, adierazi dute. Maria Rivero Euskaltzaleen Topaguneko […]

Read More… from [BIDEOA] Eñaut Elorrieta, Zea Mays eta Izaki Gardenak aurtengo Udagoieneko Ostera zirkuituan

Huntza, Olatz Salvador, Anne Etchegoyen, Sonakay, Xabi Bandini eta ‘Agur eta Dolore’ Udagoieneko Osteran

Hainbat jatorritako euskarazko sortzaileak izango dira aurtengo zirkuituan, emakume eta gizonezkoen aukera berdintasuna bermatuz. Udagoieneko Osterak kultur zirkuituaren XX. edizioa antolatu du Euskaltzaleen Topaguneak berriz ere. Ekimenak Bizkaia osoan zehar punta-puntako euskal sortzaileak oholtza gainean jartzen ditu. Hala, hamarkada bi hauetan formatu txiki eta handiko hainbat ikuskizun antolatu izan dira, publikoaren eta sortzaileen arteko konexioa […]

Read More… from Huntza, Olatz Salvador, Anne Etchegoyen, Sonakay, Xabi Bandini eta ‘Agur eta Dolore’ Udagoieneko Osteran