“Euskararen Errepublika” aldarrikatuko dute Durangon

Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika lelopean, Landako gunetik abiatuko da manifestazioa, 13:00etan. Euskal Herrian Euskarazek euskalgintzako eragile nagusien adostasunarekin, orain urtebete iragarri zuen hizkuntza larrialdi egoeran geundela. Geroztik, urtebete pasa da eta euskaldunok antzera jarraitzen dugula nabarmendu du orain, “larri eta egiturazko aldaketa esanguratsurik gabe; politika publikoei erreparatuz gero, euskararen biziberritzea ez dago lehentasunen artean”. EHEk […]

Read More… from “Euskararen Errepublika” aldarrikatuko dute Durangon

Euskararen Egunaren kariaz, UEMAk hainbat deialdirekin bat egin du

Euskara larrialdi egoeran dagoela jakinda eta egoera irauli ezean hurrengo hamar urteotarako aurreikuspenak alarma gorriak piztu dituela ikusita, UEMAk hizkuntza politiketan jauzia egiteko eta euskararentzat benetako lege-babesa bermatzeko eskaera egin izan du urtean zehar, hainbat aldiz. Uztailean, esaterako, ia ehun herritan milaka lagun atera ziren kalera UEMAk deituta, euskararentzat justizia, lege-babesa eta arnasa eskatzeko, euskararen […]

Read More… from Euskararen Egunaren kariaz, UEMAk hainbat deialdirekin bat egin du

Euskalgintzaren Kontseiluak euskara larrialditik ateratzeko bide-orria aurkeztu du, Euskararen Egunaren atarian

Abenduaren 27an euskaltzaletasunaren indar eta batasunaren erakustaldi bat egitera deitu du, Pizkunde berri baten “lehen txinparta” izan dadin.  Gaur, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan, Euskalgintzaren Kontseilua osatzen duten euskararen aldeko gizarte eragileen ordezkariek adierazpen bateratua irakurri dute, Bilbon. Euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuak bizi duen kinka larriaren irakurketa eta hura gainditzeko bidearen proposamena azaldu ditu Idurre […]

Read More… from Euskalgintzaren Kontseiluak euskara larrialditik ateratzeko bide-orria aurkeztu du, Euskararen Egunaren atarian

Euskaraldia badatorrela iragartzeko Gozaldia eguna antolatu dute hainbat herritan

Batzordeak antolatzen hasita daude, eta harreman sareak ehuntzeko baliatu nahi dituzte ekitaldiak. Euskararen erabileran eragin nahi duten guztien mugimendua indartzeko ere baliatuko dituzte egunok. Euskaraldiaren laugarren edizioa 2025eko udaberrian izango da, eta hasiak dira jada, Euskal Herri osoko herriak ekimena antolatzeko lanetan. Besteak beste, Euskaraldia badatorrela iragartzeko, eta Euskararen Egunaren testuinguruan, Gozaldiak antolatu eta dozenaka […]

Read More… from Euskaraldia badatorrela iragartzeko Gozaldia eguna antolatu dute hainbat herritan