‘EzBerdin Berdinak’, euskal identitate garaikidea birpentsatzeko esperientzia artistiko eta parte-hartzailea

Dantza garaikidea eta tradizionala, bertsolaritza, antzerkia eta zuzeneko musikak (txalaparta, rapa edo elektronika) uztartzen dituen gogoeta sortzailea da EzBerdin Berdinak. Euskal Herri osoan izango da bira, urriaren 24an Bilbon hasita, abendura bitartean, zazpi saio esklusiboetan. Eusko Ikaskuntzak Kukai Dantza Taldearekin eta hainbat diziplinatako euskal sortzaileen talde zabal batekin elkarlanean bultzatutako hausnarketa sortzailea da EzBerdin Berdinak. Iñaki […]

Read More… from ‘EzBerdin Berdinak’, euskal identitate garaikidea birpentsatzeko esperientzia artistiko eta parte-hartzailea

Benito Lertxundik eta Txomin Dhersek jaso dituzte Donibane Lohizuneko Musika Sariak

Orioko musikariak egindako 60 urteko ibilbide bikaina aitortu nahi izan dute. Urruñako txalapartariak, berriz, Gazte saria jaso du larunbatean antolatu zuten sariak banatzeko ekitaldian. Joan den larunbatean, otsailak 1, Eusko Ikaskuntza-Donibane Lohizuneko Musika Sariak banatu dituzte Peyuco Duhart kulturguneko Tanka aretoan. 2019an, Eusko Ikaskuntzak eta Donibane Lohizuneko hiriak beren engaiamenduak berritu zituzten baita hitzarmen berria […]

Read More… from Benito Lertxundik eta Txomin Dhersek jaso dituzte Donibane Lohizuneko Musika Sariak

‘Aniztasuna eta bizikidetza Nafarroan: euskara eta nazio identitateak’ liburua aurkeztu dute

Aurkeztutako lanak Aniztasunaren Kudeaketa Demokratikoa Nafarroan lan programaren ondorioak eta proposamenak biltzen ditu, azken lau urteetan Eusko Ikaskuntza eta Nafarroako Gobernuaren, Euskarabidearen bidez, elkarlanaren emaitza da. Eusko Ikaskuntzak eta Nafarroako Gobernuak Aniztasuna eta bizikidetza Nafarroan: euskara eta nazio identitateak izeneko liburua aurkeztu dute Iruñeko Kondestable Jauregian. Argitalpenak Aniztasunaren Kudeaketa Demokratikoa Nafarroan izeneko lan programa parte-hartzaile, […]

Read More… from ‘Aniztasuna eta bizikidetza Nafarroan: euskara eta nazio identitateak’ liburua aurkeztu dute

Enkarni Genua txotxongilo sortzaile, idazle eta kultur dibulgatzaileak jasoko du Manuel Lekuona Saria

Eusko Ikaskuntzak orain arte saritu ez duen sormenaren esparrua aitortu nahi izan du, eta Genuaren ekarpena balioan jarri. Enkarni Genua (Donostia, 1942) antzerki-sortzailea, idazlea eta kultura-dibulgatzailea da aurtengo Manuel Lekuona sariaren irabazlea. Eusko Ikaskuntzak sortu zuen sari hori, 1983an, euskal kulturaren alde egindako lanagatik nabarmendu ziren pertsona ospetsuen obra osoa goratzeko. Hala, Eusko Ikaskuntzak orain […]

Read More… from Enkarni Genua txotxongilo sortzaile, idazle eta kultur dibulgatzaileak jasoko du Manuel Lekuona Saria

Jon Bagües musikologoak Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria jaso du

1983an sortutako sariak euskal kulturaren alde egindako lan osoa aitortu nahi izan dio musikologoari. Musika eta kultura arloetako ordezkaritza zabal batek eta euskal erakunde publikoek babesa eman diote Jon Bagües Erriondori. Musikologo, artxibozain eta dokumentalistak jaso du bere jaioterria den Errenterian Eusko Ikaskuntzaren 2021eko Manuel Lekuona Saria. Etxepare Institutuko eta Epaimahai instituzionaleko bozeramaile Garbiñe Iztuetak […]

Read More… from Jon Bagües musikologoak Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria jaso du

Xabier Amurizak eta Jose Ramon Etxebarriak Lekuona Sariak jaso dituzte

2019 eta 2020ko Lekuona sarien emateak atzeratu behar izan zituzten pandemiagatik eta atzo banatu zituzten ekitaldi bateratu batean, Bilboko Kafe Antzokian. Eusko Ikaskuntzak 1983an sortu zuen Manuel Lekuona Saria, euskal kultura eta zientziako pertsonek egindako ekarpenak, bere konpromisoa eta balio unibertsala aintzat hartu eta goraipatzeko asmoz. 2019ko edizioan Xabier Amuriza (Etxano, Zornotza, 1941) bertsolari, idazle […]

Read More… from Xabier Amurizak eta Jose Ramon Etxebarriak Lekuona Sariak jaso dituzte

Jon Baguesek jasoko du aurtengo Manuel Lekuona Saria

Epaimahaiak euskal musika ondarearen alde egindako lana nabarmendu du. Jon Bagues Erriondo (Errenteria, 1955) da Eusko Ikaskuntzaren aurtengo Manuel Lekuona Saria jasoko duena. Saria 1983an sortu zen, euskal kulturaren aldeko Euskal Komunitate Globaleko pertsona ospetsuen lan osoa aitortzeko eta aurten, bere 38. edizioa beteko du. Baguesek Filosofia eta Letrak ikasi zituen Donostian, eta Musikaren Historian […]

Read More… from Jon Baguesek jasoko du aurtengo Manuel Lekuona Saria

Jose Ramon Etxebarriarentzat aurtengo Manuel Lekuona Saria

Etxebarriak unibertsitateko ikerketa eta irakaskuntzaren arloan euskararen normalizazioari egindako ekarpen garrantzitsua baloratu du epaimahaiak. Jose Ramon Etxebarria (Gernika, 1948) da aurtengo Eusko Ikaskuntzaren 2020ko Manuel Lekuona Saria jasoko duena. Sari honen bitartez, euskararen normalizazioan zientzietako goi-mailako hezkuntzan egindako ekarpen zabala eta euskal kulturarekiko duen konpromiso adierazgarria aitortu egin zaio, baita bere obraren dibulgazioa ere. Etxebarriak […]

Read More… from Jose Ramon Etxebarriarentzat aurtengo Manuel Lekuona Saria

Eusko Ikaskuntzaren 2020ko Manuel Lekuona Saria martxan

Hautagaitzak aurkezteko epea irailaren 6ra arte egongo da zabalik. 1983an abian jarri zenetik, Euskal Komunitate Globalarentzat ekarpen garrantzitsua egiten dioten emakume eta gizonen obra osoari aitorpena egiten dio. Urtero Legez, Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona Sariaren edizio berri bat jarri du martxan. Helburua, bere bizi ibilbidean nabarmenak izan diren pertsonen lana aitortzea da. Sariak euskal kulturarekiko […]

Read More… from Eusko Ikaskuntzaren 2020ko Manuel Lekuona Saria martxan

Xabier Amurizarentzat aurtengo Manuel Lekuona Saria

Eusko Ikaskuntzaren ustez, bizkaitarrak bertso-eskolak bultzatu eta metodologian eragin nabarmena izan du, bere lana Euskal Herriko bazter guztietara hedatuz. Xabier Amuriza (Amorebieta-Etxano, 1941) da aurtengo Eusko Ikaskuntzaren 2019ko Manuel Lekuona Saria jasoko duena. Erakundeak adierazi duenez, “bertsolaritzak azken urteotan izan duen loraldiaren protagonista da, tradiziotik modernitatera jauzia emanez”. Eusko Ikaskuntzak “Bertsolaritza izanik euskara eta euskal […]

Read More… from Xabier Amurizarentzat aurtengo Manuel Lekuona Saria