Durangoko Azokako playlistak euskal musikako azken nobedadeak bildu ditu

75 banda baino gehiago entzun daitezke Durangoko Azokako 57. edizioaren musika-zerrendan. Euskal musikako azken nobedadeak Badok atarian eta Spotify plataforman topatu daitezke. Prest da jada Durangoko Azokako 57. edizioko musika-zerrenda. Lehenengo aldiz, Azokako playlista Badok atarian entzungai egongo da, eta bertan euskal musikaren azken nobedadeak entzun ahal izango dira. Hala, Azoka heldu baino lehen, musikazaleek […]

Read More… from Durangoko Azokako playlistak euskal musikako azken nobedadeak bildu ditu

47 talde eta bakarlari igoko dira Ahotseneako agertokira Durangoko Azokan

Talde hasiberriak ibilbide luzeko taldeekin tartekatuko dira abenduaren 7tik 11ra. Aniztasun handia egongo bada ere, pop-rock doinuak izango dira nagusi. Durangoko Azokako Ahotsenea guneak 15 urte beteko ditu aurten, eta ospakizun berezi honetarako bost eguneko musika-maratoia antolatu dute. Guztira 47 talde eta bakarlari igoko dira bertako oholtzara euren azken lanak aurkeztera, goizeko 11:00etatik 22:00ak arte, […]

Read More… from 47 talde eta bakarlari igoko dira Ahotseneako agertokira Durangoko Azokan