Gabriel Arestik idazleengan izan duen eragina aztertzeko jardunaldia antolatu dute azaroaren 14an Bilbon

Hainbat belaunalditako poetari luzatutako galdera bat du abiapuntu jardunaldiak: Zer ikusten duzu Arestiren ispiluan zeure burua islatzen duzunean?. Edorta Jimenez, Tere Irastortza, Harkaitz Cano, Iñigo Astiz eta Leire Vargas idazleak, Mikel Martinez antzerkilaria eta Eñaut Elorrieta musikaria izango dira parte-hartzaileak. 50 urte bete dira aurten Gabriel Aresti idazle eta euskaltzain urgazlea hil zela. Urteurrenaren kariaz, […]

Read More… from Gabriel Arestik idazleengan izan duen eragina aztertzeko jardunaldia antolatu dute azaroaren 14an Bilbon

‘Harri eta Herri’ poema liburuaren jatorrizko mekanografiatua Bilboko Arte Ederren Museoan ikusgai izango da urtarrilera arte

Dokumentua Zarauzko Itxaropena argitaletxearen artxiboetan egon ostean, Euskaltzaindiaren Azkue Biblioteka eta Artxiboan gordetzen da. Aurten 50 urte bete dira Gabriel Aresti idazle eta euskaltzain urgazlea hil zela, eta efemeridearen aitzakian hainbat ekitaldi antolatu ditu Euskaltzaindiak. Euskararen Akademiak egitarau zabala prestatu du Euskal Herriko Unibertsitateko Gabriel Aresti Katedrarekin (EHU), Gabriel Aresti Kultura Elkartearekin eta Bilboko Koral […]

Read More… from ‘Harri eta Herri’ poema liburuaren jatorrizko mekanografiatua Bilboko Arte Ederren Museoan ikusgai izango da urtarrilera arte

Gabriel Arestiren omenezko erakusketa antolatu dute Bilboko Foru Liburutegian

50 urte ba(GA)rik du izena erakusketak eta hain ezagunak ez diren Arestiren kontu autobiografikoak biltzen ditu, eta, horiekin batera, haren lanen lagin deigarri bezain interesgarriak: itzulpenak, antzerki-pieza baten deskribapena, Bilbori eta bere emazteari emandako poema ederrak… Erakusketa azaroaren 7ra arte bisitatu ahal izango da. 50 urte bete dira Gabriel Aresti idazle eta euskaltzain urgazlea hil […]

Read More… from Gabriel Arestiren omenezko erakusketa antolatu dute Bilboko Foru Liburutegian

Gabriel Arestiren lanaren gaurkotasuna aldarrikatzen duen liburua kaleratu dute

Gabriel Arestik ereindakoak 1975-2025 liburuaren helburua idazle bilbotarraren irudia eta obra belaunaldi berriei gerturatzea da, besteak beste. Gabriel Aresti (Bilbo, 1933 – 1975) XX. mendeko euskal literaturako figura esanguratsuenetako bat izan zen, idazle eta poeta gisa ez ezik, euskara batuaren aldeko ekintzaile nekaezin gisa ere. Bere lanek justizia soziala, hizkuntza-eskubideak eta euskalduntasuna jorratzen zituzten. Aurten […]

Read More… from Gabriel Arestiren lanaren gaurkotasuna aldarrikatzen duen liburua kaleratu dute

Gabriel Arestiren lana eta bizitza aztertzeko uda ikastaroa antolatu dute Euskaltzaindiak eta EHUk, Bilbon

Hasiera-ekitaldia bihar izango da, goizeko 09:00etan, Euskaltzaindiaren egoitzan. Jardunaldien helburuak dira: Aresti eta hura bizi izan zen garaia, 50eko hamarkadatik 70ekora, hobeto ulertzea; idazlearen lanak landu eta osatu zireneko testuinguru soziokultural eta ekonomiko-politikoa aztertzea; idazlearen lanaren inguruan gogoeta egitea. Gabriel Aresti idazle eta euskaltzain urgazlea hil zenetik 50 urte pasatu dira; eta mende erdiko tarteak […]

Read More… from Gabriel Arestiren lana eta bizitza aztertzeko uda ikastaroa antolatu dute Euskaltzaindiak eta EHUk, Bilbon

Gabriel Arestiren heriotzaren 50. urteurrenaren harira, egitarau oparoa antolatu dute Bilbon

Aresti bera eta beronen lanak ezagutzera ematea da ekitaldi hauen xede nagusia. Gabriel Aresti Segurola bilbotar idazle eta euskaltzain urgazlea 1975eko ekainaren 5ean zendu zen, 41 urte zituela. Urtemuga hori kontuan izanda, Euskaltzaindiak xx. mendeko euskal idazle berritzaileenetako bat izan zen hura omentzeko eta beronen ekarria goresteko hainbat ekitaldi antolatu ditu Bilbon, Euskal Herriko Unibertsitatearekin […]

Read More… from Gabriel Arestiren heriotzaren 50. urteurrenaren harira, egitarau oparoa antolatu dute Bilbon

Ekidak ‘Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean’ diskoa kaleratu du

Gabriel Aresti hil zenetik 50 urte betetzen diren egunean, ekainaren 5ean, aurkeztuko dute lan berria, Bilboko Bira espazioan. Gabriel Aresti hil zenetik 50 urte bete dira aurten eta Ekida arte ekimen sozialistak disko bat osatu du poeta bilbotarraren hainbat poema oinarri hartuta. Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean izenpean, bederatzi kantuz osatuta dator lana eta Elene, Borla, J […]

Read More… from Ekidak ‘Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean’ diskoa kaleratu du

Bilboko Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa martxan da

Martxoaren 30era arte egongo da lanak aurkezteko epea zabalik Bilboko lehiaketarik zaharrena da Gabriel Arestirena. Aurten 28. edizioa beteko du eta urtetik urtera parte hartzen dutenen kopurua handitzen doa. Euskaraz idazten animatzen direnak ere gero eta gehiago dira ekimen honetan. Lehiaketak 3.500 euroko sari bat eta 1.750 euroko akzesit bi banatuko ditu modalitate bakoitzean, euskaraz […]

Read More… from Bilboko Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa martxan da