Hainbat belaunalditako poetari luzatutako galdera bat izan du abiapuntu jardunaldiak: Zer ikusten duzu Arestiren ispiluan zeure burua islatzen duzunean?. Ekitaldian parte hartu dute Edorta Jimenezek, Sonia Gonzalezek, Tere Irastortzak, Harkaitz Canok, Iñigo Astizek eta Leire Vargasek. 50 urte bete dira Gabriel Aresti idazle eta euskaltzain urgazlea hil zela. Urteurrenaren harira, egitarau zabala antolatu du Euskaltzaindiak […]
