Garazi Navasen akordeoiak soinu-esperientzia bihurtuko du Tabakalerako eskailera nagusia

Instalazioa inauguratzeko, musikari bizkaitarrak zuzeneko emanaldia eskainiko du eskailera nagusian gaur, 19:00etan. Garazi Navas akordeoi jotzaileak (Usansolo, 1995) Pasabide bertikala: heriotzaren heriotza izeneko soinu-instalazioa aurkeztuko du gaur, Donostiako Tabakalerako Scala proiektuaren barruan. John Donneren (1572-1631) Death be not proud olerkian oinarritutako instalazio honek bere akordeoiaren soinu-hedadura bihurtzen du Tabakalerako eskailera nagusia. Soinuek gora eta behera […]

Read More… from Garazi Navasen akordeoiak soinu-esperientzia bihurtuko du Tabakalerako eskailera nagusia

Maite Aizpuruak eta Garazi Navasek irabazi dute Eusko Ikaskuntzaren Gazte Saria ‘Adarbakarra eta soinujolea’ proiektuarekin

Irabazleek umorea eta poesia baliatu dituzte aurkeztutako diziplina arteko proiektuan, gaur egungo euskal topikoei buruz gogoeta egiteko. Adarbakarra eta soinujolea izeneko proiektua da aurtengo Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Sariaren irabazlea. Maite Aizpurua (Zumaia, 1990) eta Garazi Navas (Usansolo, 1995) egileek euskal kulturaren irudimenean, mitologian eta erreferentzietan ikertzea proposatzen dute, ikuspegi queer-feminista eta garaikidean oinarrituta, performance […]

Read More… from Maite Aizpuruak eta Garazi Navasek irabazi dute Eusko Ikaskuntzaren Gazte Saria ‘Adarbakarra eta soinujolea’ proiektuarekin