Gasteizko Izaskun Arrue Kulturguneak bideoklip lehiaketa bat abiatu du, Euskal ikus-entzunezkoen sorkuntza aitortzeko

Lazarraga Kultur Elkarteak kudeatzen duen Izaskun Arrue Kulturguneak IAK 2025 Bideoklip Lehiaketaren lehen edizioa martxan jarri du, euskarazko musikari lotutako ikus-entzunezko sorkuntzak aitortu, saritu eta bultzatzeko asmoz. Antolatzaileen esanetan, “ekimen honek ikusgarritasuna eman nahi die ikus-entzunezko sortzaileen lanei, baita bideokliparen esparruan lan egiten dutenei. Baldintza bakarra aurkeztutako lanaren hizkuntza nagusia euskara izatea izango da”. 2024ko […]

Read More… from Gasteizko Izaskun Arrue Kulturguneak bideoklip lehiaketa bat abiatu du, Euskal ikus-entzunezkoen sorkuntza aitortzeko

Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunearen lehen urteurrena ospatzeko egitarau berezia antolatu dute

Lazarraga Elkarteko kideen arabera, “publikoaren erantzuna aparta izan da, eta horrek berresten du, hainbat urtetan aldarrikatu genuen bezala, euskal kulturak horrelako espazio bat merezi eta behar zuela Gasteizen”. Gasteizko Izaskun Arrue Kulturguneak (IAK) urtebete egingo du zabalik uztailaren 18an eta data berezia ospatzeko asmoz, Lazarraga Kultur Elkarteak egitarau berezia antolatu du. Yogurinha Borovak eta Aurori […]

Read More… from Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunearen lehen urteurrena ospatzeko egitarau berezia antolatu dute

Gerren zentzugabekeriaz hausnartzeko erakusketa irekiko du Xanti Arrieta artistak Gasteizen

Gernikak. Begiradak izeneko erakusketa martxoaren 4tik 27ra bitartean egongo da ikusgai Izaskun Arrue Kulturguneko begiratokian. Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunea Xanti Arrieta artistaren lanaren erakusleiho bihurtuko da martxoan zehar. Izan ere, Gernikak. Begiradak izeneko erakusketa polifonikoa izango da kulturguneak jasoko duen lehenengo erakusketa. Erakusketa honetan Picassoren obratik abiatuta gerren zentzugabekeriaz egindako hausnarketa aurkezten du Xanti Arrieta […]

Read More… from Gerren zentzugabekeriaz hausnartzeko erakusketa irekiko du Xanti Arrieta artistak Gasteizen

Gasteizko Izaskun Arrue Kulturguneak ‘Ingudea, soinuak errementari kaletik’ musika ziklo berria hartuko du

Ostiralean, hilak, 24, abiatuko da zikloa Orbel taldearen eskutik. Gasteizko Lazarraga Kultur Elkarteak Ingudea, soinuak errementari kaletik musika ziklo berria abiatuko du ostiralean . “Aspaldian errementariak eskuz burdinazko eta  metalezko piezak ingudean lantzen ateratzen zituzten hotsen gisan, Errementari kaleko kulturgunetik, aitzinako burdinola bat balitz bezala, musikaren doinuak entzungo dira”, adierazi dute antolatzaileek. Musika bera izango […]

Read More… from Gasteizko Izaskun Arrue Kulturguneak ‘Ingudea, soinuak errementari kaletik’ musika ziklo berria hartuko du

Julene Gatzagaetxebarria eta Sara Oregiren ‘Etengabeko (ber)eraikuntzan’ olerki-liburu ilustratuak irabazi du Batera deialdia

Deialdiaren edizio honetan, egitasmo bakarra babestu den arren, hurrengo urteetan proiektu gehiago sustatzeko bideak jorratuko dituztela azpimarratu du antolakuntzak eta ildo honetan lanean jarraitzeko asmoa azaldu dute. Julene Gatzagaetxebarria eta Sara Oregi dira iazko irailean martxan jarritako Batera, kultur proiektuak elkarrekin deialdiko lan aukeratuaren egileak. Aurkeztutako lan guztien artean epaimahaiak proiektu bakarra aukeratzea erabaki du […]

Read More… from Julene Gatzagaetxebarria eta Sara Oregiren ‘Etengabeko (ber)eraikuntzan’ olerki-liburu ilustratuak irabazi du Batera deialdia

Gorabeherak gaindituta, uztailaren 18an irekiko ditu ateak Gasteizko Izaskun Arrue Kulturguneak

Kulturgune berriak, beraz, Oihaneder Euskararen Etxearen erreleboa hartuko du, eta kultura ekipamendu bat izatetik harago, Oihanederren errotzen hasitako Euskararen Etxea eta Gasteiz Antzokia uztartuko dira egitasmo bakarrean. Lazarraga Kultur Elkartea ekainean 2024ko hitzarmena sinatu zuenetik eta Ruiz de Bergara Jauregiko giltzak jaso zituenetik buru belarri aritu da lanean kulturguneak lehenbailehen ateak ireki ditzan. Hasierako egunetan, […]

Read More… from Gorabeherak gaindituta, uztailaren 18an irekiko ditu ateak Gasteizko Izaskun Arrue Kulturguneak

Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunea martxan jarri ahal izateko beharrezkoak diren bermeak ziurtatzeko eskatu diote Gasteizko Udalari

Lazarraga Kultur Elkartea oso kezkatuta dago proiektuaren bideragarritasuna ziurtatzeko beharrezkoak diren bermeak oraindik ez daudelako adostuta, eta oso arduratuta behin eta berriz ematen ari diren atzerapenen eta oztopoen aurrean. Denbora luzea da Oihaneder Euskararen Etxeak bere jarduera eten zuenetik, une horretatik Lazarraga Kultur Elkartea (LKE) Gasteizek merezi duen kulturgune euskaltzalea izateko lanean aritu da. Iaztik […]

Read More… from Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunea martxan jarri ahal izateko beharrezkoak diren bermeak ziurtatzeko eskatu diote Gasteizko Udalari