Montehermoso Kulturunea izango da Mazokaren zortzigarren edizioaren egoitza abenduaren 16tik 18ra bitartean. Aurreko bi edizioetan internet bitartez egin ondoren, Mazoka Gasteizko Marrazki Azokak aurrez aurreko formatua berreskuratuko du abenduaren 16tik 18ra bitartean, Montehermoso Kulturunean. Estibaliz Cantok, Hezkuntza eta Kultura arloko zinegotziak nabarmendu duenez, “beste urte batez, marrazkigintzarekin, ilustrazioarekin eta arte plastikoekin lotutako balio berriak ezagutzeko […]
