Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak ateak itxiko ditu

Ekainaren 30ean itxiko ditu ateak, baina Lazarraga Kultur Elkarteak lanean jarraituko duela iragarri du “Gasteizek merezi duen kulturgune euskaltzalea ahalik eta lasterren izan dezan”. Oihaneder Euskararen Etxea indartsu heldu da bere zortzi urteko jardunaren azken txanpara, eta ekaineko ekitaldi interesgarriekin agur esango dio ibilbide horri: musika-kontzertuak, zinema, ikuskizunak, jardunaldiak, antzerkia, kultur proiektuen aurkezpenak, familia jarduerak… […]

Read More… from Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak ateak itxiko ditu

“Egitarau koloretsua” prestatu du Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak udaberri honetarako

Apirilaren 3an hasi eta ekainaren 30era bitartean, Oihanederren ohikoak diren zikloen jarraipena eskainiko da bereziki ikasturtea amaitu bitartean. Jarduera hauez gain, beste hainbat jarduera antolatu dituzte. Udaberrian sartzearekin bat Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak egitarau koloretsua aurkeztu du datozen hilabeteetarako. “Ohikoa den moduan, jarduera ugari eta anitzez osatutako egitaraua da urtaro berrikoa ere, publiko ezberdinak euskal […]

Read More… from “Egitarau koloretsua” prestatu du Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak udaberri honetarako

Batera deialdiko crowdfunding kanpainak abian dira

Aritz Ibarra, Sandra Salazar eta Aitor Gomez gazteak dira iazko urrian martxan jarritako Batera, kultur proiektuak elkarrekin deialdiko lan irabazleen egileak. Irabazleek hilabete eman dute crowdfunding kanpainak prestatzen euren proiketuak Itsulapikoa.eus plataforman ezagutzera emateko eta jada abian jarri dituzte. Oraindik aurrera, 40 egun izango dituzte ezarritako helburu ekonomikoak lortzeko eta kultur-proiektuak finantzatzeko. Aukeratutako proiektuak garatu […]

Read More… from Batera deialdiko crowdfunding kanpainak abian dira

Xabier Amurizak ‘Etxepare, jalgi hadi batura’ liburua aurkeztuko du ostegunean, Gasteizen

Antolatzaileek aurreratu dutenez, liburua aurkezteko berbetan, bertsotan eta kantuan ere arituko da Amuriza. Ekimena 19:00etan izango da eta gonbidapena beharko da. Xabier Amurizak Etxepare, jalgi hadi batura izeneko liburua aurkeztuko du datorren ostegunean, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean. Izan ere, idazle eta bertsolari bizkaitarrak Bernart Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae euskara batura ekarri, eta egungo errima eta […]

Read More… from Xabier Amurizak ‘Etxepare, jalgi hadi batura’ liburua aurkeztuko du ostegunean, Gasteizen

‘Ezkaba 1938’, ‘Oroitzapen gorriak’ eta ‘Titapia’ lanek irabazi dute Taulara mikroantzerki lehiaketa

Hiru irabazleek zortzi asteko epea izango dute lanak prestatzeko eta martxoaren 27an aurkeztuko dituzte Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean. Antzerki munduko norbanakoei eta taldeei zuzenduta eta euskarazko antzezlan laburren sormena bultzatzeko asmoz, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak Taulara ikroantzerki lehiaketa jarri zuen martxan iazko azaroan. Bigarren edizio honetan,  antolatzaileek jakinarazi dutenez, zortzi proposamen aurkeztu dira Euskal Herriko […]

Read More… from ‘Ezkaba 1938’, ‘Oroitzapen gorriak’ eta ‘Titapia’ lanek irabazi dute Taulara mikroantzerki lehiaketa

Gaur abiatuko da Begi Belarri zikloa Gasteizen

Marina Lameiroren Dardara proiektatuko da gaur, arratsaldeko 19:00etan, Oihaneder Euskararen Etxean. Bolante baten historia, Urak aske, Neskak dantzara! eta Gure hots filmek osatuko dute denboraldi honetako kartela. Oihaneder Euskararen Etxeak eta GEU Elkarteak Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloaren neguko eta udaberriko programazioa aurkeztu dute. Urtarrila eta maiatza bitartean, euskarazko ikus-entzunezkoak eta solasaldiak antolatuko dira Oihaneder Euskararen […]

Read More… from Gaur abiatuko da Begi Belarri zikloa Gasteizen

Oihaneder Euskararen Etxeak eskaintza kultural anitza eskainiko du urte berriarekin batera

Gaurtik eta martxoaren 31ra arte, mota askotako jarduerak antolatuko dira publiko ezberdina euskal kulturara erakartzeko asmoz: kontzertuak, antzezlanak, ikastaroak, erakusketak, lehiaketak, aurkezpenak, ikuskizunak, filmak, deialdiak… 2022. urtean sartzearekin batera, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak urtaro berriko egitaraua aurkeztu du. Aurreko urtaroetan bezala, Oihanederrek ekitaldi ezberdin eta ugariz osatutako kultur proposamenak eskainiko ditu oraingoan ere. Gaurtik eta […]

Read More… from Oihaneder Euskararen Etxeak eskaintza kultural anitza eskainiko du urte berriarekin batera

Formatu txikiko euskarazko antzezlanen lehiaketa martxan da

Proposamenak 2022ko urtarrilaren 24ra arte aurkeztu ahal izango dira, Taulara deialdiaren bigarren edizio honetara. Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak Taulara deialdia martxan jarri du berriro. Euskal Herriko antzerki munduko sortzaile, aktore eta taldeei zuzendutako deialdia da, eta euskarazko formatu txikiko antzezlanak bultzatzea du helburu. Aurtengoa bigarren edizioa izango da eta proposamenak 2022ko urtarrilaren 24ra arte aurkeztu […]

Read More… from Formatu txikiko euskarazko antzezlanen lehiaketa martxan da

Gazteen proiektu kulturalei bultzada emateko, ‘Batera, kultur proiektuak elkarrekin’ deialdia martxan

Euskal Herriko 16 eta 30 urte bitarteko edozein gazte euskaldunei zuzenduta dago Batera, kultur proiektuak elkarrekin egitasmoa. abenduaren 21era arte egongo da izena emateko epea zabalik. Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak Batera, kultur proiektuak elkarrekin diru-laguntzaren laugarren deialdia abian jarri du. Gazteen artean euskaraz garatuko diren kultur-proiektuak sustatzea du helburu deialdi honek. Antolatzaileek azaldu dutenez, deialdian aukeratutako hiru proiektuetako […]

Read More… from Gazteen proiektu kulturalei bultzada emateko, ‘Batera, kultur proiektuak elkarrekin’ deialdia martxan

Abian da Gazteentzako euskarazko kontakizun laburren lehiaketa

Hizki Laburrak lehiaketa 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta hitz jakin baten inguruan, gehienez 1000 hitz erabilita, istorio bat asmatzea izango da erronka. Aurten aukeratu den hitza oihartzun izango da. Gauekoak aisialdi programak Oihaneder Euskararen Etxearekin batera Hizki Laburrak euskarazko kontakizun laburren lehiaketa antolatu dute bigarrenez. Lehiaketa 16 eta 30 urte bitarteko […]

Read More… from Abian da Gazteentzako euskarazko kontakizun laburren lehiaketa