Korapiloa eztarrian, agur esan zuen Gatibuk larunbatean

Talde gernikarrak inoiz baino ozenago kantatu zuen larunbatean, bere azken zuzenekoan. Taldekideak negarrez ikusi genituen, irribarrez, topa egiten eta hunkituta ‘Agur esan barik’, behin betiko agur esaten. Gatibu taldeak 25 urteko ibilbidea itxi zuen larunbatean Barakaldoko BECen eman zuen zuzenekoan, Agur esan barik birako azkena. “25 urte errepidean: izerdia, barreak, oihuak agertokitik eta milaka eztarri batera […]

Read More… from Korapiloa eztarrian, agur esan zuen Gatibuk larunbatean

Gatibu taldeak EHUko ikasleek sortutako gitarrarekin itxiko du ‘Agur Esan Barik’ bira, larunbatean

EHUko Bilboko Ingeniaritza eskolako ikasleek bi hilabete eskasean diseinatu eta ekoitzi dute taldearentzat beren-beregi egin duten gitarra elektrikoa. Haimar Arejita gitarra-jotzaileak eskertuta eta hunkituta jaso du gaur ikasleen eskutik. Datorren larunbatean, hilak 13, Gatiburen Agur Esan Barik birako azken kontzertua izango da, talde bizkaitarrarentzat, beraz, egun berezia izango da, baina baita Euskal Herriko Unibertsitateko Bilboko […]

Read More… from Gatibu taldeak EHUko ikasleek sortutako gitarrarekin itxiko du ‘Agur Esan Barik’ bira, larunbatean

Gatibu taldeak ‘Ez dot sinisten’ zuzeneko singlea kaleratu du

Laukote bizkaitarrak abenduaren 5ean, Durangoko Azokan, kaleratuko duen Azken zoramena izeneko diskoaren aurrerapen kantua izango da Ez dot sinisten. Gernikarrek zuzeneko disko batekin eman nahi diote amaiera 25 urteko ibilbideari. Azken hiru kontzertuak Barakaldoko BEC-en izango dira abenduaren 6an, 12an eta 13an. Gatibuk Ez dot sinisten abestia aurkeztu du gaur. Azken zoramena diskoaren parte izango […]

Read More… from Gatibu taldeak ‘Ez dot sinisten’ zuzeneko singlea kaleratu du

Esne Beltza, Chill Mafia eta Gatibu taldeen azken zuzenekoak

2025eko otsailean Esne Beltza eta Chill Mafia behin betiko jaitsiko dira oholtzetatik. Gatibuk, berriz, abenduan eskainiko du azken kontzertua. Egun gutxi batzuk dira Esne Beltzak azken kontzertua iragarri zuela, eta asteazkenean, Chill Mafia talde iruindarraren agurrarekin esnatu ginen. Hori gutxi ez eta Gatibuk ere bere amaiera iragarri zuen arratsalde horretan bertan. Talde nafarrari dagokionez, Agur […]

Read More… from Esne Beltza, Chill Mafia eta Gatibu taldeen azken zuzenekoak

Mikel Caballero Gatibu taldeko baxu jotzaile ohia zendu da

Musikari basauriarra egun batzuk pasatzen ari zen Mexikon eta bat-batean hil zen. Caballerok hogei urte eman zituen Gatibu taldearekin 2022an taldea uztea erabaki zuen arte. Gaur egun Peatones taldean ari zen. Mikel Caballero baxu jotzailea zendu zen ostiralean bihotzekoak jota, 57 urte zituela. Basaurikoa egun batzuk pasatzen ari zen Mexikon eta bertan hil da. Caballero […]

Read More… from Mikel Caballero Gatibu taldeko baxu jotzaile ohia zendu da

Emergentziazko egoera batetik elkarrekin irtetzeko aldarria da Gatiburen disko berria

Musikak salbatuko gaitu da Gatibu taldeak gaur, Bilbon, aurkeztu duen lan berriaren izena. 2020 honek bi hamarkadako ibilbidean mugarri izan behar zuen Gatibu taldearentzat. Iaztik, martxoaren 28an, Bilboko Bilbao Arenan, belaunaldi askotako milaka lagunekin 20. urteurrena ospatzeko kontzertua antolatzen ari ziren, ñabardura txikiena ere maitasun handienarekin lantzen. “Kontzertutzar hori talde legez ditugun erronkei aurre egiteko […]

Read More… from Emergentziazko egoera batetik elkarrekin irtetzeko aldarria da Gatiburen disko berria

‘Bixotetik’ kontzertua 2021eko azaroaren 13an egingo du Gatibu taldeak

Laukote bizkaitarraren 20. urteurrena ospatzeko kontzertua da Bixotzetik. Bixotzetik kontzertua 2021eko azaroaren 13ra arte atzeratzea erabaki du Gatibu taldeak, Bixotzetik hogeigarren urteurrena ospatzeko zuzenekoa da. Komunikatu baten bidez azaldu dutenez, “ziurgabetasunez beteriko sasoia dugu sortzaileona. Gure kultur emanaldietan osasun eta segurtasun protokoloak zehatz mehatz betetzen baditugu ere, gaur gaurkoz ezinezkoa zaigu milaka lagun bilduko lituzkeen […]

Read More… from ‘Bixotetik’ kontzertua 2021eko azaroaren 13an egingo du Gatibu taldeak