‘Kutxatu Gasteiz’, ‘Bizitza baten koplak’, ‘Garun Null’, ‘Akerra Marioker’ eta ‘Doluak’ Gazte Sortzaileak bekarako aukeratuak

Saridunek 4.000 euro arteko diru-laguntza jasoko dute, eta prozesu osoa euskaraz egiteko konpromisoa hartu dute. Gasteizko Udaleko Euskara eta Gazteria Zerbitzuek 16 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako Gazte Sortzaileak Bekarako aukeratutako proiektuak eman dituzte ezagutzera. Hamaikagarren edizio honetan, hamabi gaztek hartu dute parte, eta guztira hamaika proiektu aurkeztu dituzte. Kutxatu Gasteiz da hautatuetako bat. […]

Read More… from ‘Kutxatu Gasteiz’, ‘Bizitza baten koplak’, ‘Garun Null’, ‘Akerra Marioker’ eta ‘Doluak’ Gazte Sortzaileak bekarako aukeratuak

Gazte Sortzaileak bekaren 2024ko deialdia martxan da Gasteizen

16 eta 35 urte arteko gazteen sorkuntza onenek aholkularitza profesionala eta 4.000 euroko saria jasoko dute. Lanak bidaltzeko epea uztailaren 15era arte egongo da zabalik. Gazte Sortzaileak beka deialdiak gazteek gazteentzat sortutako jardueren bidez euskarazko programazio kulturalean eragina izatea du helburu, eta ahozkotasunean oinarritutako sorkuntza sustatu nahi du bereziki. Era berean, gazteek sormena garatzeko aukera […]

Read More… from Gazte Sortzaileak bekaren 2024ko deialdia martxan da Gasteizen

Aitziber Jimenez de Aberasturi, Nefer Olaizola, Mitxel Elortza eta Marta Berganzo dira Gazte Sortzaileak bekaren aurtengo irabazleak

Iazko irabazle Irati Antiak azaroaren 22an irekiko du Azukre beltza erakusketa, Labe Gazte Laborategian eta Sara Berasalucek eta Yone Estivarizek, berriz, abenduaren 16an aurkeztuko dute Mahai bueltan proiektua. Aitziber Jimenez de Aberasturik egunerokotasunari buruzko Ogi beltza podcastarekin, Nefer Olaizolak Enbor bereko ezpala performancearekin, Mitxel Elortzak Aneren abenturak mahai-jokoarekin eta Marta Berganzok Gure kutxa antzezlanarekin irabazi […]

Read More… from Aitziber Jimenez de Aberasturi, Nefer Olaizola, Mitxel Elortza eta Marta Berganzo dira Gazte Sortzaileak bekaren aurtengo irabazleak

Arabako Gazte Sortzaileak Beka abian da

Gazteen euskarazko kultur sorkuntza sustatzea da beka honen helburua, bereziki, ahozko transmisioarena eta berrikuntzarena. Proiektuak abuztuaren 28ra arte aurkeztu ahal izango dira. Oihaneder Euskararen Etxeak, Arabako Aldundiak eta Gasteizko Udalak elkarlanean, 2020ko Gazte Sortzaileak beka abiatu dute. Proiektuak abuztuaren 28ra arte aurkeztu ahal izango dira. Gazteen euskarazko kultur sorkuntza sustatzea da beka honen helburua, bereziki, […]

Read More… from Arabako Gazte Sortzaileak Beka abian da