Bi zatitan banatzen da Loraldia Gazteak ekimena: alde batetik, Loraldia Terminala espazioa gazte-sormenaren gune bilakatuko da, Bilboko La Terminal aretoan programazio egonkor bat eskainiz. Bestetik, Udako Ola sormen egonaldia egingo da Lekeition. Loraldia Kultur Elkarteak Gaztea ekimena aurkeztu zuen iazko urte amaieran. Egitasmoaren helburuak dira “gazteei zuzendutako sormena sustatzea, gazteei profesionalizatzeko bidean laguntzea, formazioa eta […]
