Itsas-haizeak ekarritako proposamenek Durangon izango dute helmuga gaurtik aurrera

Bele, Nøgen, Sara Zozaya, Agoteak edota Harkaitz Cano idazle eta musikari donostiarrek kaleratutako lanak izango dira Landako guneko erakusmahaietan eta Ahotseneako oholtza gainean. Gaur bertan irekiko ditu ateak Durangoko Azokak. 60. urteurrena du eta data borobil baten ospakizunean zentratu beharrean, urte hauetan guztietan garatutako ibilbidean jarriko du arreta Gerediaga Elkarteak. Berrikuntzen artean, batetik, azkenaldian urtero […]

Read More… from Itsas-haizeak ekarritako proposamenek Durangon izango dute helmuga gaurtik aurrera

Durangoko Azokatik Kulturaren jaialdira

Abenduaren 5etik 8ra izango da aurtengo edizioa. Bertan, oso presente egongo da Palestina, “bai prestaketan zein azokako egun guztietan genozidioa behin-betiko gelditzeko deia luzatuko dugu”, adierazi du Beñat Gaztelurrutia Gerediaga elkarteko koordinatzaileak. 60. Durangoko Azokaren mezua eta iruditegia aurkezteko prentsaurrekoa egin dute gaur, Durangoko Landako Gunean. Bertan, Gerediaga elkarteko eta azokaren guneetako arduradunak izan dira, besteak […]

Read More… from Durangoko Azokatik Kulturaren jaialdira

Durangaldean memoria eta ondarea jasotzeko eremuan ekarpena egiteko asmoz ‘Garaia, Durangaldeko ikus-entzunezko biltegia’ jarri dute martxan

Eskualdeko historiarekin, kulturarekin eta gizarte gaiekin zerikusia duten dokumentalak ikusteko aukera ere egongo da webgunean. Gerediaga Elkarteak Garaia, Durangaldeko ikus-entzunezko biltegia jarri du martxan, eskualdeko memoria eta ondarea jasotzeko eremuan ekarpena egiteko asmoz, zehazki ikus-entzunezkoen arloan. Bertako kideek adierazi dutenez, “transmisioaren beharraz jabeturik, herritarren kontakizunak bildu, sailkatu eta ikusgai ipintzeko misioa dauka. Izan ere, testigantza […]

Read More… from Durangaldean memoria eta ondarea jasotzeko eremuan ekarpena egiteko asmoz ‘Garaia, Durangaldeko ikus-entzunezko biltegia’ jarri dute martxan

Gerediaga Elkarteak 1. Ikerlari Gazteen Saria aurkeztu du

Proposamenak gerediaga@gerediaga.eus helbidera bidali beharko dira apirilaren 6ra arte. Gerediaga Elkarteak Ikerlari Gazteen Saria aurkeztu du, Durangaldeko ondarea, historia, kultura eta gizartearen zaintza, ikerketa eta zabalpenarekiko zaletasuna eskualdeko gazteen artean bultzatzeko asmoz. Horretarako, euskarazko ikerketa, sormen eta dibulgazio lanak sustatu eta ezagutzera eman nahi dituzte. Lanaren gaiari dagokionez, historia, gizartea, kultura, hizkuntza, ekonomia, ondarea, lurraldea, […]

Read More… from Gerediaga Elkarteak 1. Ikerlari Gazteen Saria aurkeztu du

Durangaldeko sortzaile gazteen jarduna ezagutzeko ‘Pechakucha’ saio berria izango da, gaur

Durangoko Andra Mari elizpean, gaur, otsailak 6, iluntzeko 19:30ean, izango da hitzordua. Aurkezpen labur eta lagun arteko giroan, hiru jardun, proiektu eta lan ezagutzeko aukera izango da. Gerediaga Elkarteak antolatuta Pechakucha saioetan bosgarrena izango da honakoa. Durangaldeko gazte sortzaileak eta euren lanak ezagutzera emateko 2017an sortutako kultur egitasmoa da. Durangaldeko sortzaileei ohikoa ez den formatu […]

Read More… from Durangaldeko sortzaile gazteen jarduna ezagutzeko ‘Pechakucha’ saio berria izango da, gaur