Geuretik Sortuak proiektuan hautatuak izan diren konpainien antzezlanak taularatzen hasiko dira

130etik gora antzerki-emanaldiz osatutako zirkuitua antolatuko du Udalbiltzak 2022an zehar Euskal Herriko zazpi lurraldeetan. Bost dira Geuretik Sortuak proiektuaren lehen edizioan hautatuak izan diren antzerki obrak: Metrokoadroka Sormen Laborategiaren Bidaide, Oier Zuñigaren Eresia, Tanttaka Teatroaren Sexberdinak, Lore More Antzerki Taldearen Trapu Zikinak eta Bonbon Beltz konpainiaren Harriminak. Udalbiltzaren arabera, “antzezlanok orri gaineko proposamenak besterik ez […]

Read More… from Geuretik Sortuak proiektuan hautatuak izan diren konpainien antzezlanak taularatzen hasiko dira

Euskal artista eta udalerrien ordezkaritza zabal batek bat egin du ‘Geuretik Sortuak’ egitasmoarekin

  Udalbiltzak proiektuari buruzko bi datu berri eman ditu aditzera: bost film laburrekin film luzea egingo duen ekoiztetxea Adabaki Ekoizpenak izango da; ipuinak, berriz, Udalbiltzaren izenarekin argitaratuko dira, profesional-talde baten laguntzaz. Geuretik Sortuak proiektuaren bigarren aurkezpen ekitaldia egin dute Oiartzungo Arizmendi Enea eraikineko lorategian. Zita honen helburua bikoitza izan da: batetik, proiektuan parte hartuko duten […]

Read More… from Euskal artista eta udalerrien ordezkaritza zabal batek bat egin du ‘Geuretik Sortuak’ egitasmoarekin

26 artista hautatu dituzte ‘Geuretik Sortuak’ proiektuan parte hartzeko

Orotara literatura, antzerkigintza eta zinegintza arloko 26 artista izan dira hautatuak; eta bakoitzak hiru astera bitarteko egonaldia egingo du bere bizilekua ez den herri batean. Iazko abenduan eman zen ezagutzera Udalbiltzak antolatutako lehen kultur-egitasmoa: Geuretik Sortuak. Proiektu honek euskal kultura Euskal Herriko bazterretara eramatea du helburu, sormen-egonaldien eta bertatik sortzen diren obrekin egingo den hedapen-zirkuitu […]

Read More… from 26 artista hautatu dituzte ‘Geuretik Sortuak’ proiektuan parte hartzeko

‘Geuretik Sortuak’ beka deialdian parte hartzeko epea zabalik da

Euskal artisten sormena eta euskal herrietako idiosinkrasia uztartzea du helburu Geuretik Sortuak proiektuak, euskaraz egindako artearen sormena eta hedapena bultzatzeko. Udalbiltzak abenduaren 2an Durangoko Plateruena antzokian aurkeztutako Geuretik Sortuak kultur proiektuak eman ditu bere lehen pausuak. Zinemagintza, literatura eta antzerkigintzan aritzen diren euskal artistei zuzendutako beka deialdia zabaldu du, eta otsailaren 5era arte iraungo du […]

Read More… from ‘Geuretik Sortuak’ beka deialdian parte hartzeko epea zabalik da

Udalbiltzak euskara hutsean egindako sormena Euskal Herriko bazterretara eramango duen ekimena aurkeztu du

Geuretik Sortuak proiektuak euskara hutsean sortutako literatura, antzerkigintza eta zinemagintza lehen lerroan jartzea du helburu. Udalbiltzaren jardunak Euskal Herriaren kohesioa helburu duten proiektuak martxan jarri eta kudeatzean datza batik bat; baina ez du orain arte kulturaren munduan zuzenean murgiltzeko aukerarik izan. Jabi Asurmendi lehendakariak gaur Durangoko Plateruena antzokian egin duten aurkezpenean adierazi duenez, “2020an zehar […]

Read More… from Udalbiltzak euskara hutsean egindako sormena Euskal Herriko bazterretara eramango duen ekimena aurkeztu du