Anarik ‘Txikizio hau dena’ kanta eta bideoklipa plazaratu du

Giza Zarata diskoaren aurkezpen biraren azken emanaldiaren aurretik argitaratu du abesti berria. Anari Alberdi musikari gipuzkoarrak Txikizio hau dena izeneko kanta eta bideoklipa plazaratu ditu Giza zarata diskoaren aurkezpen biraren azken zuzenekoaren aurretik. Azaroaren 27an izango da azken emanaldi hori, Bilboko Kafe Antzokian. Azaldu duenez, “gizateriaren historia behorrari erabat lotua dago abestia. Salbaia etxekoturik, historia […]

Read More… from Anarik ‘Txikizio hau dena’ kanta eta bideoklipa plazaratu du

Anarik ‘Giza zarata’ diskoa kaleratu du

Zazpigarren lana du musikari eta idazleak. Martxoaren 16an diskoaren aurkezpen kontzertua eskainiko du, Donostiako Intxaurrondo kultur etxean. Giza zarata izeneko diskoa aurkeztu du Anari Alberdik Bilboko Kafe Antzokian. Azkoitiarraren zazpigarren lan luzea dugu hau eta hamar kanturekin osatu du. Troiako zaldia aurrerapen kanta izan zen entzuleei lan berri honetatik aurkeztu zien lehena. Kanten hitzei dagokienez, […]

Read More… from Anarik ‘Giza zarata’ diskoa kaleratu du