[BIDEOA] Pertsonaia publikoen bizitza pribatuaz hausnartzeko eleberria ondu du Goiatz Labandibarrek

Eresia hil-kanta aitari da idazle oiartzuarrak gaur aurkeztu duen liburuaren izenburua eta pertsonaia publiko baten alabak bere aitaz pentsatzen duenaz hitz egiten du. Gizon publikoen gabezia pribatuak, familia-ereduak, kausa nobleen alde sakrifikatzen direnak eta beste hainbat gai lantzen ditu Goiatz Labandibarrek Eresia hil kanta aitari nobela laburrean. Gaur aurkeztu du liburua Donostian, Elkar argitaletxearen eskutik. […]

Read More… from [BIDEOA] Pertsonaia publikoen bizitza pribatuaz hausnartzeko eleberria ondu du Goiatz Labandibarrek

[Bideoa] Lo egin ezinean gaudenean sortzen zaizkigun ideia zurrunbilo horiek bilakatu ditu protagonista Goiatz Labandibarrek ‘Bekatua’ eleberrian

Garazi du protagonista bakarra eleberri honek, 36 urteko neska bat da, eta beraren bidez azaleratuko dira lo egin ezinean sortzen diren sentimendu edo pentsamenduak. Lo egin ezinean gaudenean sortzen zaizkigun ideia zurrunbilo horiek da Bekatua (Erein) izenburuko eleberri honetako abiapuntua. Halaxe azaldu du Goiatz Labandibar idazle oiartzuarrak gaur Donostian egin duen aurkezpenean. “Buruak askotan konexiorik […]

Read More… from [Bideoa] Lo egin ezinean gaudenean sortzen zaizkigun ideia zurrunbilo horiek bilakatu ditu protagonista Goiatz Labandibarrek ‘Bekatua’ eleberrian

Amatasunaren inguruko ipuin liburua aurkeztu du Goiatz Labandibar idazleak

Amez du izenburu lan berriak. Egileak adierazi duenez, “Ama on batengandik espero ezin daitezkeen gauzak kontatzen dituzte narrazio hauek”. Goiatz Labandibar idazleak Amez, 25 narrazio biltzen dituen liburua, aurkeztu du Donostian, Jorge Gimenez Bech Alberdania argitaletxeko editorearekin batera. Oiartzuarraren bosgarren ipuin bilduma da honakoa eta editorearen hitzetan, “asmo zehatza dago guzti-guztietan literatura irakurleari aurkezten zaizkion pertsonaiengana, […]

Read More… from Amatasunaren inguruko ipuin liburua aurkeztu du Goiatz Labandibar idazleak

[BIDEOA] ‘Hori zen dena’ liburua kaleratu du Goiatz Labandibar idazleak

Lotura afektiboa duten harremanak ditu hizpìde narrazio bildumak. Hamasei dira Hori zen dena (Alberdania) liburua osatzen duten piezak, 15+ 1 zehazki esanda, “irakurleak berehala antzemango du zergatik”. Hamasei narrazio dira, eta ez ipuin, azpimarratu nahi izan du Goiatz Labandibar idazleak (Oiartzun, 1985), hamasei giro, hamasei mundu, eta bilaketa bakarra: “egunerokotasunaren ifrentzuaren eta pitzaduren berri ematea […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Hori zen dena’ liburua kaleratu du Goiatz Labandibar idazleak