‘Liburuaren arbola’ erakusketa Iruñera helduko da urtarrilaren 13an

Liburuaren izaera azalduko du erakusketak: hizkia, idazketa, diseinua, inprimaketa. Bisitariak ezagutuko du hizkiek nolako anatomia daukaten, testuek nolako formak hartzen dituzten, liburuak zein parte dauzkan eta nola izendatzen ditugun euskaraz. Liburua bera zer den ulertu eta bere garrantzia azpimarratzeko asmoz, Bilboko Euskararen Etxeak Liburuaren arbola izeneko erakusketa ibiltaria abiatu zuen duela bi urte pasatxo, Portugaleten. […]

Read More… from ‘Liburuaren arbola’ erakusketa Iruñera helduko da urtarrilaren 13an