‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian

Filmak hogei testigantza baino gehiago biltzen ditu, besteak beste, Fermin Muguruzarena, Bernardo Atxagarena, Jon Maiarena, Kepa Junkerarena, Joseba Tapiarena, Toti Martinez de Lezearena eta Garikoitz Mendizabalena, bai eta Zumarragako Trikitixako egungo kideena ere. Gorka Hermosak eta Iñaki Pinedok zuzendutako Hauspoa & Tunela dokumentala estreinatuko dute ostiralean, hilak 19, Donostiako Antzoki Zaharrean. Filmean kontatzen denez, 1859an […]

Read More… from ‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian

Gorka Hermosa akordeoi jotzaileak eta Jose Luis monton gitarristak ‘Flamenco etxea 2’ diskoa kaleratu dute

Lagunartean grabatutako lan bat dela adierazi dute. Horien artean daude Jon Maia bertsolaria, Toti Martinez de Lezea idazlea, Garikoitz Mendizabal txistularia, Oreka TX txalapartariak eta Sandra Carrasco flamenko abeslaria, besteak beste. Hamaika urte dira Gorka Hermosa akordeoi jotzaileak eta Jose Luis Monton gitarristak Flamenco Etxea izeneko diskoa kaleratu zutela. Arrakasta handia izan zuen lan hark […]

Read More… from Gorka Hermosa akordeoi jotzaileak eta Jose Luis monton gitarristak ‘Flamenco etxea 2’ diskoa kaleratu dute

Gorka Hermosa izeneko lehiaketa sortu dute Txinan

Urretxuko akordeoilariaren obrak joko dituzte eta nazioarteko epaimahai batek interpretazio onena aukeratuko du. Hermosa bera izango da epaimahaiburua. Gorka Hermosa (Urretxu, 1976) musikariaren omenezko nazioarteko lehiaketa sortu du Confédération Mondiale de l´Accordéon elkarteak Txinako Tianjin hiriko kontserbatorioan: ‘Gorka Hermosa International Composition Contest’. Tianjinek 15 milioi biztanle ditu eta Txinako bosgarren hiri jendetsuena da. Urretxuko musikariaren […]

Read More… from Gorka Hermosa izeneko lehiaketa sortu dute Txinan