Gorka Urbizuk ‘Bakan II’ EP-a kaleratuko du bihar

Disko txiki honek bi abesti biltzen ditu: Diamantea eta Zilarra. Londreseko Abbey Road estudio ikonikoetan grabatu ditu bi pieza hauek. Hasiera Bat (Only In Dreams, 2024) bakarkako lehen diskoarekin ezustekoa eman eta urtebetera, Gorka Urbizuk Bakan izeneko EP sorta kaleratzeari ekin zion aurtengo urtarrilean. Bakan I argitaratu zuen orduan, eta, orain, serie honen bigarren alearekin […]

Read More… from Gorka Urbizuk ‘Bakan II’ EP-a kaleratuko du bihar

‘Janela. Leiho bat Gorka Urbizuren unibertsora’ erakusketara bisita gidatuak eskainiko dira hilaren 11n eta 12an Donostian

Erakusketa argazkiez eta ikus-entzunezko instalazioez osatuta dago, Gorka Urbizuren bakarkako lehen diskoaren sormen prozesua ilustratzeko. Bisita gidatuak ostegunean eta ostiralean izango dira arratsaldeko 17:30ean, Koldo Mitxelena Kulturunean. Pasa den ekainean ireki zituen ateak Janela. Leiho bat Gorka Urbizuren unibertsora erakusketak Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean eta hilaren 14an itxiko ditu. Aurretik, baina, bi bisita gidatu antolatu […]

Read More… from ‘Janela. Leiho bat Gorka Urbizuren unibertsora’ erakusketara bisita gidatuak eskainiko dira hilaren 11n eta 12an Donostian

[Bideoa] Gorka Urbizu: “Diskoa desazeleraziorako gonbidapen bat da, artea edo musika arretaz bizitzeko eta sentitzeko”

Lekunberrikoak bere musika unibertsora leiho txiki bat ireki nahi izan du Donostiako erakusketarekin. Janela bat dugu Gorka Urbizu musikariaren Hasiera bat diskoaren kantetako bat, orain, erakusketa ere bilakatu dena. Janelak pasa den ostiralean ireki zituen ateak Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, Dock of the Bay zinema dokumental musikalaren jaialdiaren programazioaren barruan. Urbizurentzat bere lehen bakarkako diskoaren […]

Read More… from [Bideoa] Gorka Urbizu: “Diskoa desazeleraziorako gonbidapen bat da, artea edo musika arretaz bizitzeko eta sentitzeko”

Gorka Urbizuk ‘Hasiera bat’ bakarkako lehen diskoa plazaratu du

Disko berria ohiko plataformetan dago jada, “Osorik entzuteko aukera eman nahi nizuen, aurrerapenik gabe. Maitasun osoa jarri dut hamar doinuotan. Espero dut kantuok modu batean ala bestean zuekin konektatzea. Eta alderantziz”. Gorka Urbizuk bere bakarkako lehen diskoa kaleratu du Hasiera bat izenpean. Hamar kantuk osatzen dute bilduma eta musikariak adierazi duenez, “hamar aukera, hamar erabaki. […]

Read More… from Gorka Urbizuk ‘Hasiera bat’ bakarkako lehen diskoa plazaratu du