[BIDEOA] Ane Aierbek eta Uxue Urdangarinek Gure Zirkua ardatz duen jolas eta denbora-pasa koadernoa aurkeztu dute

Zortzi urtetik gorako haurrei zuzenduta. Koadernoak denbora pasez gain, marrazkiak, jolasak, asmakizunak eskulanak eta beste hainbat jarduera biltzen ditu. Ane Aierbe (Hernani, 1991) eta Uxue Urdangarin (Urnieta, 1993) irakasleek Gure Zirkua eta bertako langile eta artistak protagonista dituen denbora-pasa koadernoa aurkeztu dute. Ikaselkar hezkuntza-argitaletxearen eskutik argitaratu dute liburuxka eta denbora pasez gain, marrazkiak, jolasak, asmakizunak […]

Read More… from [BIDEOA] Ane Aierbek eta Uxue Urdangarinek Gure Zirkua ardatz duen jolas eta denbora-pasa koadernoa aurkeztu dute

Aurtengo Abadia saria Gure Zirkuarentzat izango da, aisiaren bidez euskarari egindako ekarpenagatik

Sari emate ekitaldia ekainaren 19an egingo da Eibarren. Gure Zirkuak jasoko du 2025eko Abadia Saria, “aisia eta dibertimenduaren bidez” euskarari egin dion eta egiten dion ekarpen berritzaileagatik. “Euskararen normalizazioa, kulturaren deszentralizazioa, familia arteko aisialdia eta bertako talentuaren sustapena uztartzen ditu modu berritzaile eta atseginean”, nabarmendu du Garbiñe Mendizabal Hizkuntza Berdintasuneko foru zuzendariak eta modu horretan […]

Read More… from Aurtengo Abadia saria Gure Zirkuarentzat izango da, aisiaren bidez euskarari egindako ekarpenagatik

Bertsoa eta zirkua elkartuko ditu ‘Gure Bertso Zirkua’ ikuskizunak abenduaren 11n, Tolosan

Bertsolariek eta Gure Zirkuko artistek ahozko inprobisazioa eta zirkuko diziplina desberdinak uztartuko dituzte. Bi emanaldi izango dira: goizean haur eta gaztetxoentzat, eta arratsaldean helduentzat. Bertsoa eta Zirkua uztartuko dituen saio berezia antolatu dute elkarlanean Harituz Bertsozale Elkarguneak, Gure Zirkuak eta Tolosako Galtzaundi Euskara Taldeak. “Plaza biziberritzeko egiten ari garen apustuaren parte da ikuskizuna”, azaldu dute. […]

Read More… from Bertsoa eta zirkua elkartuko ditu ‘Gure Bertso Zirkua’ ikuskizunak abenduaren 11n, Tolosan

Gure Zirkuak 34 emanaldi eskainiko ditu Tolosan urtarrilaren 10era arte

Urtarrilaren 10ra arte egongo da Gure Zirkua Tolosako San Esteban auzoko aparkalekuan altxa duten karpan. Orotara 34 emanaldi eskainiko ditu Gure Zirkuak Tolosan, 2021eko urtarrilaren 10era arte. Hasiera batean, 22 emanaldi eskaintzea erabaki zuten, baina deialdiak izan duen “erantzun bikaina” kontutan hartuta, beste hamabi saio egitea erabaki dute. Abenduaren 28an, 29an eta 30ean eskainiko dituzte […]

Read More… from Gure Zirkuak 34 emanaldi eskainiko ditu Tolosan urtarrilaren 10era arte