Garazi Arrula: “Esna dadila piztia, zeren kea usaindu duelako izanen da, eta guk badakigu sua egiten”

Baionako Askatasun plaza eta ingurua jendez gainezka zegoela egin zituen atzo Korrikak bere azken urratsak, Garazi Arrula Ruiz idazle eta itzultzailearen eskutik. Tafallarra izan zen, hain zuzen, hamaika gau eta hamar egunez eskuz esku ibili den lekukoaren barruko mezuaren egilea. Korrika da herri bat gose iraun baino, haginka. Herri anbiziotsu bat ez baita husten agiritan. […]

Read More… from Garazi Arrula: “Esna dadila piztia, zeren kea usaindu duelako izanen da, eta guk badakigu sua egiten”

Korrikaren 23. edizioak baditu kanta eta bideoklipa

Mursegoren gidaritzapean sortutako kanta da Harro Herri. Musikari eibartarraz gain, Ibil Bedi, Urretabizkaia Txaranga, Ibon RG edota Kau Kori Kura taldeek hartu dute parte abestia sortzerako orduan. Amaia Badiolak egin du bideoklipa. Maite Arroitajauregi Mursego musikariak eta Ane Elordi Korrikako arduradunak 23. edizioa girotuko duen kanta aurkeztu dute gaur, Eibarko Juan Bautista Gisasola Musika Eskolan. […]

Read More… from Korrikaren 23. edizioak baditu kanta eta bideoklipa