[Bideoa] Friedrich Engelsen ‘Etxebizitzaren auzia’ liburua euskaratu du Ane Garciak Katakrak argitaletxearen eskutik

Kapitalismoan etxebizitza ulertzeko eta jabetza pribatuan oinarritutako mundu baten kontra pentsatzeko eta ekiteko liburua da Etxebizitzaren auzia. Idazleak duela 150 urte idatzi zuen, baina garai hartako arazoez gain, gaur egungo arazoak ere identifika daitezke liburuan. Volkstaat aldizkari politikoan Pierre-Joseph Proudhon filosofo anarkistak eta Arthur Mühlberg medikuak etxebizitzaren auziari buruzko artikuluei erantzuteko asmoz, 1872an Friedrich Engels […]

Read More… from [Bideoa] Friedrich Engelsen ‘Etxebizitzaren auzia’ liburua euskaratu du Ane Garciak Katakrak argitaletxearen eskutik

[Bideoa] Hedoi Etxartek Sortaldekoak bere hirugarren poema liburua aurkeztu du

Ahots berri bat eraikitzen ahalegindu da Etxarte: “naturarekin dugun harremanari buruzko ahots bat, mistikarekin halako kezka bat duena, baina baita bi ildo nagusi lantzeko ere: bata genealogia da, eta bestea ontologia, alegia, nondik gatoz eta nor gara”. Hedoi Etxartek (Iruñea, 1986) Sortaldekoak bere hirugarren poema liburua aurkeztu du Donostian. Suzko liliak (2008) izan zen lehena […]

Read More… from [Bideoa] Hedoi Etxartek Sortaldekoak bere hirugarren poema liburua aurkeztu du