Hertzainak taldea abenduaren 17an ere igoko da BECeko oholtzara

Sarrerak salgai daude jada www.hertzainak.eus webgunean. Abenduaren 16ko kontzerturako sarrera guztiak agortu ondoren, abenduaren 17an bigarren kontzertu bat eskainiko du taldeak Barakaldoko BECen. Taldekideek adierazi dutenez, “ez dugu inor kanpo utzi nahi, ez dugu inor agurtu barik utzi gura”. Hirukoak pasa den astean iragarri zuen bi kontzertu emango zituela, Azkena Gure Alde izeneko biraren barruan: […]

Read More… from Hertzainak taldea abenduaren 17an ere igoko da BECeko oholtzara

‘Azkena gure alde’ izeneko bira egingo du Hertzainak taldeak

Oraingoan Luis Javier Saiz Txanpi hasieratik taldearen bateria izan zenak ere parte hartuko du Josu Zabala eta Garirekin batera. Abenduaren 16an izango da aurreneko kontzertua Barakaldoko BECen eta urtarrilaren hasieran bigarrena Gasteizen. Hiru urte pasa dira Josu Zabala eta Iñaki Garitaonaindia Gari Hertzainak taldeko abestiak berriro jotzeko elkartu eta Bilboko Kafe Antzokiko eta Euskalduna Jauregiko […]

Read More… from ‘Azkena gure alde’ izeneko bira egingo du Hertzainak taldeak

[BIDEOA] Garik eta Josu Zabalak Bilboko Kafe Antzokian eskainitako zuzenekoa disko batean bildu dute

Egun horretako oroigarri izateko asmoz, dator orain kaleratu berri duten bederatzi kantuz osatutako diskoa. Iñaki Garitaonaindia Gari-ri eta Josu Zabalari diskoa argitaratzeko proiektua ezustean etorri zaie. Hasiera batean, abenduaren 17an Bilboko Kafe Antzokian eskainitako kontzertua proba izan behar zena, zuzeneko disko bilakatu da orain. Hurrengo egunetan Euskalduna Jauregian aritzeko proba zen Kafe Antzokiko emanaldi hura. […]

Read More… from [BIDEOA] Garik eta Josu Zabalak Bilboko Kafe Antzokian eskainitako zuzenekoa disko batean bildu dute