Lezoko Antzerki Testu Laburren lehiaketan parte hartzeko epea zabalik egongo da ostiralera arte

Egitasmoak gazteak jai giroan eta modu parte-hartzailean arte eszenikoetara erakartzea eta hurbiltzea du helburu. Iaz Lezoko Antzerki Testu Laburren 1. Lehiaketak izandako arrakastaren ondoren, HIKA teatroak eta Lezoko udalak bigarren edizioa jarri dute martxan. Aintzane Intxaurraga antzerki konpainiako zuzendariak aipatu duenez, “iazkoaren antzekotasun handiak izango ditu aurtengoak ere”. Aurkeztutako lan guztien artetik sei hautatuko dira: […]

Read More… from Lezoko Antzerki Testu Laburren lehiaketan parte hartzeko epea zabalik egongo da ostiralera arte

Hika Teatroak ‘35 urte eszenara begira’ dokumentala aurkeztuko du bihar, Donostiako Antzoki Zaharrean

https://vimeo.com/955635949/5021cd107f?mc_cid=8dcc4e30e0&utm_source=newsletter_2420&utm_medium=email&utm_campaign=prentsa-oharra-35-urte-eszenara-begira-dokumentaleran-proiekzioa-antzoki-zaharrean Euskal arte eszenikoaren inguruko hausnarketa bat da, hain zuzen, iraganari, orainari eta etorkizunari erreparatuta egindako gogoeta. Agurtzane Intxaurragak azaldu duenez, “ofizioari buruz belaunaldi ezberdinen iritziak, egonezinak eta, batez ere, kezkak eta ilusioak” partekatzeko saiakera bat. Belaunaldi ezberdineko hiru emakume sortzaileek nolako betaurrekoekin begiratzen dioten euskal arte eszenikoaren iraganari, orainari eta etorkizunari kontatzen du 35 […]

Read More… from Hika Teatroak ‘35 urte eszenara begira’ dokumentala aurkeztuko du bihar, Donostiako Antzoki Zaharrean

Hika Teatroak ‘Bidaia-Die Reise’ ikuskizuna estreinatuko du Alemanian

Alemania eta Euskal herriko diziplina anitzeko hamabi artista oholtzan ikusteko aukera eskaintzen du obrak. Tartean dira Itziar Ituño, Allos Quartet, Amaia Elizaran, Eneko Gil eta Gorka Duran. Hika Teatroak Bidaia-Die Reise izeneko ikuskizuna estreinatuko du gaur, arratsaldeko 20:0etan, Lauchheim hiriko Sclhoss Kapfenburg jaialdian. Marcus Englert musikari eta konpositore alemaniarrak 2021eko urtarrilean Itziar Ituño euskal aktorea […]

Read More… from Hika Teatroak ‘Bidaia-Die Reise’ ikuskizuna estreinatuko du Alemanian

‘Toto’ antzezlana, Hika Teatroaren komedia lazgarria, zuzena eta artifiziorik gabea

Agurtzane Intxaurraga antzerkigileak zuzendu du obra, taula gainean, berriz, Miren Gojenola eta Asier Hernandez aktoreak ageri dira. Mafalda Bellidoren Chucho antzezlanaren gidoia du oinarri lanak, eta Kepa Errastik ekarri du euskarara. Lezoko Gezala auditoriumak Toto, Agurtzane Intxaurragak zuzendutako antzezlanaren estreinaldia hartu zuen atzo. Antzerkigilearen arabera Toto komedia bat da: “komedia lazgarria, zuzena eta artifiziorik gabea”. […]

Read More… from ‘Toto’ antzezlana, Hika Teatroaren komedia lazgarria, zuzena eta artifiziorik gabea

Hika Teatroak eta Oinkari dantza taldeak ‘Gazte’ kale ikuskizuna estreinatuko dute bihar, Hondarribian

Gazteekin sortutako ikuskizuna da. Gazteak mintzo dira eta mintzagai dira. Kasino Zaharreko lorategian, arratsaldeko 19:00etan estreinatuko dute obra. Hika Teatroak eta Oinkari dantza taldeak elkarrekin sortzen duten laugarren ikuskizuna da Gazte. Aurretik Amantalen ahotsa (2012), Itsasoaren emaztea (2013) eta Sagartu (2017) izan ziren. Bederatzi urteko ibilbidea egin dute elkarrekin estetika eta lengoaia propio baten bila, […]

Read More… from Hika Teatroak eta Oinkari dantza taldeak ‘Gazte’ kale ikuskizuna estreinatuko dute bihar, Hondarribian