Ediziorik maitatuena eta zainduena izan da aurtengo Korrika

Edizio berriak eta berrituak egiten jarraitzeaz gain, euskal gizarteari Korrika eskainiko zaio euskararen olatua handitzen jarraitzeko. Atzoko Korrikaren amaiera eta festa arrakastatsuaren ondoren, 22. edizio honen lehendabiziko balantzearen berri emateko bildu dira gaur AEKko ordezkariak, Donostiako Bulebarrean. “Egin dugu! Oso Korrika garrantzitsua izan da!”, hitz horiekin eman diote hasiera agerraldiari. Bertan, adierazi dutenez, “oso garrantzitsua” […]

Read More… from Ediziorik maitatuena eta zainduena izan da aurtengo Korrika

Karmele Jaiok 22.Korrikarako idatzi duen mezua

Herri honen eztarritik ateratako irrintzi bat. Hori da Korrika. Oihu honek hogeita bigarrenez erakutsi digu hizkuntza bat ez dela hitzekin egiten bakarrik, hitzekin eta gorputzekin baizik. Belaun eta hanken gainean trostan eraman daitekeela hitza; dardara, arnasestu eta izerdi artean pasatu ahal zaiola elkarri eskutik eskura. Hizkuntza zerbait fisiko bihurtzeko ahalmena du Korrikak. Gure a e […]

Read More… from Karmele Jaiok 22.Korrikarako idatzi duen mezua

Korrikaren 22. edizioak baditu kantua eta bideoklipa

Sustrai Colina bertsolariak idatzi du HitzEkin abestiaren letra eta Nerea Urbizu musikaria izan da zuzendari artistikoa. Ane Garciak eta Anarik ere hartu dute parte kantuan. Korrikaren 22. edizioa girotuko duen kanta aurkeztu dute arratsaldean, Iruñeko Golem Baiona zinema aretoan. Sustrai Colina bertsolariak idatzi du letra eta Nerea Urbizu musikaria izan da zuzendari artistikoa. Lekunberriko musikariarekin batera, […]

Read More… from Korrikaren 22. edizioak baditu kantua eta bideoklipa

22. Korrikak Amurrio eta Donostia lotuko ditu martxoaren 31tik apirilaren 10era

Hitzekin da hautatutako leloa, AEK-ren arabera, “euskara hitzetik ekintzetara eramateko unea da”. AEK eta Korrikaren arduradunek Korrikaren 22. edizioa aurkeztu dute gaur Donostiako San Telmo museoan egindako agerraldian. Azaldu dutenez, “2022ko martxoaren 31tik apirilaren 10era bitartean, Euskal Herri osoan barrena ibiliko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia, Amurrio abiapuntu eta Donostia helmuga hartuta”. Guztira hamaika egun […]

Read More… from 22. Korrikak Amurrio eta Donostia lotuko ditu martxoaren 31tik apirilaren 10era