Komunikazio-Inkomunikazio erakusketa proiektuaren atarikoa da ostiralean eta larunbatean Donostiako Tabakaleran egingo duten Hizketaldi Handia: Non dago Lekeitio? izeneko saioa. Egitasmoak Mikel Laboaren Lekeitioak izeneko obra esperimentalak ditu abiapuntu, eta, bereziki, Lekeitioetan gauzatzen den materia desberdin eta jatorri anitzekoen arteko lotura du aztergai: musika eta herri kultura, abangoardia literario eta artistikoetatik eratorritako piezak eta ahozkotasuna, hizkuntza(k) […]
Mikel Laboaren ‘Lekeitioak’ abiapuntu hartuta, bi eguneko ‘Hizketaldi Handia’ egingo dute Tabakaleran
