Saria emateko ekitaldia martxoaren 27an izango da, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, 19:00etan, Victoria Eugenia Antzokian. Ekitaldiaren hasieran saria emango da eta, ondoren, Antigone edo ezetzaren beharra lan irabazlea eskainiko da. Horman Poster kolektiboaren Antigone edo ezetzaren beharra obrak eskuratuko du aurtengo Donostiako Antzerki Saria. Epaimahaia Nagore Orbeltzuk (AISGE), Arantzazu Fernandezek (Antzerki kritikoa), Kepa Ugartemendiak (Antzerkizalea), Oihan […]
Etiketa: Horman Poster
Horman Poster: “Gure kezkak, kontraesanak edo desobedientzia eta boterearen inguruan ditugun ideiak lantzekoa aitzakia izan da”
Antigone edo Ezetzaren beharra da Horman Posterren antzezlan berria. Kolektiboak bihar egingo du obraren aurrestreinaldia, Ozaetako Garaion Sorgingunean, Azaroaren 5ean, berriz, Bilboko Arriaga antzokian izango dute estreinaldia. Antigona historian zehar gehien taularatua izan den klasikoa dugu, baina euskaraz lehen aldia izango du. Igor de Cuadra eta Maite Aizpurua Horman Poster kolektiboko kideek antzezlanari buruzko xehetasunak […]
