Ibilki zikloaren barruan, hogei emanaldi eskainiko dira Saran, Urruñan, Hendaian, Maulen, Donapaulen, Kanbon, Baionan, Azkainen eta Donibane Lohizunen. Euskal kultur erakundeak (EKE), Euskal Herriko Herri Elkargoaren laguntzaz, Ipar Euskal Herrian urtero egiten den Ibilki programa antolatu du aurten ere. Hala, oraingoan ere, erakundea aktiboki arituko da euskarazko sorkuntzaren hedapenaren alde. “Gure lurraldean barna ibiltzeko eta gure artistengana […]
Iparraldeko ikusleek euskal sorkuntzaren aniztasuna deskubritzeko aukera izango dute berriz ere, ekainera bitartean
