Igartubeiti eta San Telmo museoek Galbahe bekaren lehen edizioa abiatu dute

Ondare etnografikoari buruzko dibulgazio-proiektuak garatzen laguntzea da deialdi berri honen helburua. Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoak eta Donostiako San Telmo Museoak etnografia ondarea ikertzeko eta zabaltzeko Galbahe ikerketa eta dibulgazio bekaren lehen edizioa aurkeztu dute. Azaldu dutenez, “beka bi erakundeen bilduma etnografikoetan oinarrituko da, euskal landa-gizartea aztertzeko diziplinarteko berrinterpretazioa edo elkarrizketa proposatzeko”. Galbahek sei hilabeteko iraupena […]

Read More… from Igartubeiti eta San Telmo museoek Galbahe bekaren lehen edizioa abiatu dute

Sagardoaren munduko emakumeak ezagutzera ematen duen erakusketa Igartubeiti Baserri Museoan

XVI eta XVIII. mendeen artean bizi izandako eta sagardoari lotutako lau emakumeen bizitza ikusgai “Emakume ekintzaileak sagardogintzan” erakusketan. Uztailak 31era egongo da ikusgai Ezkio-Itsasoko museoan. Igartubeiti Baserri Museoak, “Emakume ekintzaileak sagardogintzan” izeneko erakusketa berria paratu du. Honetan, sagardogintzan emakumeek historian zehar egin duten lana ezagutzera ematen da. Hala, Lourdes Odriozola historialariak burututako ikerketa lanei esker, […]

Read More… from Sagardoaren munduko emakumeak ezagutzera ematen duen erakusketa Igartubeiti Baserri Museoan

Igartubeiti Baserri Museoaren dolarean egindako sagardoa dastatzeko aukera larunbatean, Ezkio-Itsason

Barrikote festa datorren larunbatean, martxoaren 14an, egingo dute 17:00etatik aurrera. Bertan bisita gidatu antzeztua, Kirikoketa emanaldia, sagardo eta Bertatik Bertara produktuen dastaketa… izango dira. Datorren martxoaren 14an, Barrikote festaren XVII. edizioa egingo da Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoan. Sagardogintzako lan guztiak amaitzen direnean antolatzen den ohitura zaharrenetarikoa da festa hau. Barrikotea ziklo oso baten emaitza da, […]

Read More… from Igartubeiti Baserri Museoaren dolarean egindako sagardoa dastatzeko aukera larunbatean, Ezkio-Itsason

‘Areago Istorioak belarrietara’ liburu ilustratua aurkeztu dute

Argitalpenak Igartubeiti Baserri Museoak eta Kutxa Ekoguneak sustatutako Areago. Istorioak belarrietara euskarazko kontakizunen bosgarren deialdira aurkeztutako ipuinak biltzen ditu. Igartubeiti Baserri Museoak eta Kutxa Ekoguneak “Areago Istorioak belarrietara Kontakizunak 4” argitalpen Ilustratua aurkeztu du. Liburuak biltzen dituen kontakizunetan baserria eta paisaia landu dituzte. “Baserria bere inguruko paisaiaren zati bat da, are gehiago, ingurune hori horrela […]

Read More… from ‘Areago Istorioak belarrietara’ liburu ilustratua aurkeztu dute