Ikasle Goizetik Gazte Eztandara, transmisioak ez du etenik Durangon

Ikasle Goiza euskal kulturaren transmisioa lantzeko helburuz antolatzen da aspalditik. 59. Durangoko Azoka indartsu hasi da. Ikasle Goizarekin zabaldu ditu ateak, eta haur eta gazteek goraino bete dituzte Landako guneko kaleak zein azokaren gainerako guneak. 1.300 ikasletik gora etorri dira Euskal Herriko hamaika txokotik, euskal kulturaren plazan murgiltzeko asmoz. Ikasleentzako tailerrak egon dira gunez gune: […]

Read More… from Ikasle Goizetik Gazte Eztandara, transmisioak ez du etenik Durangon

Durangoko Azokako egitaraurako proposamenak bidaltzeko epea irailaren 16tik aurrera egongo da zabalik

Sortzaile, argitaletxe eta diskoetxeek urriaren 7ra arte izango dute euren ideiak aurkezteko aukera. Abian dira Durangoko Azokaren 59. ediziorako prestaketa lanak Ahotsenea, Irudienea, Kabia, Saguganbara, Szenatokia eta Talaia guneetarako. Abenduaren 5etik 8ra bitartean ekintzaz josirik egongo dira espazio horiek, euskal kulturaren erakusleiho bihurtzeko. Hain zuzen, irailaren 16tik urriaren 7ra bitartean egitaraua osatzeko proposamenak egin ahalko […]

Read More… from Durangoko Azokako egitaraurako proposamenak bidaltzeko epea irailaren 16tik aurrera egongo da zabalik

Eskaintza anitza izango dute ikastetxeek Durangoko Azokaren Ikasle Goizean, modu birtualean

Abenduaren 4an hainbat tailer online eskainiko dira ikasleentzat: bikoizketa, blender, yogipuinak, ilustrazioa, liburu bat sortzeko prozesua… Urtero bezala, Ikasle Goizak emango dio hasiera Durangoko Azokako egitarauari, abenduaren 4ean. Modu birtualean bada ere, www.durangokoazoka.eus webgunearen bidez, Euskal Herriko ikasleek eskaintza anitza izango dute aurten ere. Azokako antolakuntzak diziplina ezberdinez osatutako egitaraua antolatu du ikasleentzat, euren ikastetxeetatik […]

Read More… from Eskaintza anitza izango dute ikastetxeek Durangoko Azokaren Ikasle Goizean, modu birtualean