‘Erdian Erein’ lelopean egingo da datorren urteko Nafarroa Oinez jaia, Tafallan

Tafallako ikastolak baliabideak behar ditu eraldaketa pedagogikoko prozesua finkatu ahal izateko. Prozesu hori dagoeneko fruituak ematen ari da, baina espazio eta ikasgelen banaketarako behar berriak sortu ditu. Datorren urteko Nafarroa Oinez jaia aurkeztu dute, gaur, Erdian Erein lelopean. Urriaren 16an egingo da Nafarroako ikastolen aldeko jaia Tafallan eta aukeratutako leloarekin, ikastola antolatzaileak eskualdean euskararen erabilera […]

Read More… from ‘Erdian Erein’ lelopean egingo da datorren urteko Nafarroa Oinez jaia, Tafallan

Araba Euskaraz jaia Olarizura itzuliko da

Argantzongo ikastolaren alde egingo dute datorren urteko Arabako ikastolen aldeko jaia. 1981. urtean izan zen lehen Araba Euskaraz jaia, Olarizun (Gasteiz). Ikastolen Elkartean ziren ikastola guztien artean antolatu zuten. Orain, orduko ideia hori berreskuratu eta gaur elkartean dauden ikastolen artean, elkarlanean antolatu nahi dute datorren urteko jaia, “zortzi ikastola gara Araban, Ikastolen Elkartearen baitan bildurik. […]

Read More… from Araba Euskaraz jaia Olarizura itzuliko da

Urriaren 16an eta 17a egingo dute Nafarroa Oinez Lizarran

Formatu txikiarekin dator aurtengo Nafarroako ikastolen aldeko besta. Pandemiaren eraginez, iazko edizioa bertan behera geratu ondoren, bueltan da Nafarroa Oinez festaren edizioa berria. Nafarroako ikastolen aldeko bestak Lizarran izango du hitzordua hilaren 16 eta 17an. Lizarra ikastolak hartu du aurtengo edizioa antolatzeko ardura, bere 50. urteurrenarekin bat eginez eta ez du erronka makala izan, jaia […]

Read More… from Urriaren 16an eta 17a egingo dute Nafarroa Oinez Lizarran

Kilometroak jaiaren antolakuntza gustura azaldu da emaitzarekin

Ibarrako Uzturpe ikastolak jaso du datorren urteko Kilometroak antolatzeko lekukoa. Atzoko eguraldiak lagundu ez bazuen ere, Beasaingo ikastolak, Lazkaoko San Benitok eta Ordiziako Jakintzak Gipuzkoako ikastolen jaia ospatzeko prestatuta zituzten ekintza gehienak aurrera eramatea lortu zuten. “Goazen! ikuskizuna izan zen bertan behera utzi behar izan genuen bakarra, baina hura beste egunen batean berreskuratzeko bideak aztertzen […]

Read More… from Kilometroak jaiaren antolakuntza gustura azaldu da emaitzarekin

Patxi Huarte Zaldieroak ‘Arranotxu, Euskal Gerlari Mitikoa’ komiki bilduma aurkeztu du

Ikastolen Elkarteak argitaratzen duen Xabiroi komiki aldizkarian plazaratutako Arranotxuren istorioekin albuma osatu du Patxi Huarte Zaldieroa marrazkilariak. Marrazkilari nafarrak, Xabiroi aldizkariko zuzendari Dani Fanok eta proiektuaren babesle den Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellituk Arranotxu, Euskal Gerlari Mitikoa aurkeztu dute, Iruñean. Argitalpen berria “Xabiroi aldizkariaren bildumako beste ale bat da, baina ezohikoa. Batetik, ez delako aldizkariak […]

Read More… from Patxi Huarte Zaldieroak ‘Arranotxu, Euskal Gerlari Mitikoa’ komiki bilduma aurkeztu du

Urriaren 3tik harago doan Kilometroak jaia egingo dute Beasainen, Lazkaon eta Ordizian

Batera, bagara, bat gara lelopean aurkeztu dute aurtengo edizioa eta “ezberdina baina betiko helburuei atxikia” izango dela adierazi dute. Covid-19ak eragindako pandemiak ikastolen aldeko jaiak ere gogor astindu dituen arren, Gipuzkoako ikastolen aldeko Kilometroak jaia birpentsatu eta egunaz harago doan eskaintza plazaratu dute Beasain, Lazkao eta Ordiziako Andramendi, San Benito eta Jakintza ikastolek aurtengo ekitaldirako. […]

Read More… from Urriaren 3tik harago doan Kilometroak jaia egingo dute Beasainen, Lazkaon eta Ordizian

Abusu ikastolak hartuko du Ibilaldia 2022 antolatzeko lekukoa

Erro, harri, har lelopean, 2022ko maiatzaren 29an ospatuko da Bizkaiko ikastolen aldeko jaia, Bilbon. Pandemia osteko lehen jai handia izango dela nabarmendu dute. Abusu ikastolak hartuko du datorren urteko Ibilaldia antolatzeko ardura. Bilbon egin dute aurkezpena eta bertan, hurrengo ediziorako helburuak eta zehar lerroak azaldu dituzte. “2022ko maiatzaren 29n ospatuko dugu Ibilaldia eta familia zein […]

Read More… from Abusu ikastolak hartuko du Ibilaldia 2022 antolatzeko lekukoa

Kilometroak jaia Goierrira itzuliko da, urriaren 3an

Beasain, Lazkao eta Ordiziako Andramendi, San Benito eta Jakintza ikastolek antolatuko dute aurtengo Kilometroak. Batera, bagara, bat gara izango da leloa. “Jakin badakigu ez direla ospakizun erraldoietarako garaiak; ez, ordea, gogorik ez dugulako, baizik eta egoerak eragozten digulako orain arte ezagutu ditugun ikastolen aldeko ekitaldien modukoak egitea. Egoeraren araberako Kilometroak antolatuko ditugu, beraz”, adierazi dute […]

Read More… from Kilometroak jaia Goierrira itzuliko da, urriaren 3an

‘Kala Kalata!’, aurtengo Ibilaldiaren kanta eta bideoklipa aurkeztu dituzte

Xabier Paya bertsolariak egin du abestiaren letra eta Xabi Aburruzagak konposatu du musika. Aiora Renteria, Maitane Salvador, Iholdi Beristain, Itziar Ituño eta Ander Deuna eta Betiko ikastoletako ikasleak dira kantari ahotsa jarri diotenak. Sopelako Ander Deuna eta Leioako Betiko ikastolek euskararen aldeko ekimenaren ‘Kala Kalata!’ kanta eta bideoklipa aurkeztu dituzte. “Ibilaldia planteatzeko orduan nahiko argi […]

Read More… from ‘Kala Kalata!’, aurtengo Ibilaldiaren kanta eta bideoklipa aurkeztu dituzte

Ibilaldia Sopelara Itzuliko da 31 urteren ostean

Sopelako Ander Deuna ikastolak eta Leioako Betiko ikastolak jasoko dute datorren urtean Ibilaldia antolatzeko lekukoa. “Batek baino gehiagok pentsa dezake oraingoa ez dela garairik aproposena Ibilaldia bezalako ekimenak prestatzen eta lantzen hasteko, azken hilabete hauetan bizitzen ari garen pandemiak guztiz baldintza dezakeelako proiektu horiek bideratzea eta gauzatzea, hor ditugu aurten bertan behera geratu diren hamaika ekimen, baina, aitzitik, orain […]

Read More… from Ibilaldia Sopelara Itzuliko da 31 urteren ostean