Iruñeko Ikuspuntu jaialdirako sarrerak salgai daude jada

Film proiekzioak, hitzaldiak, performanceak, topaketak zinemagileekin edo haurrentzako saioak izango dira Iruñean, martxoaren 14tik 19ra bitartean. Iruñeko Ikuspuntu jaialdia martxoaren 14tik 19ra bitartean egingo da, eta gaur jarriko dira saio guztietarako sarrerak salgai webgunearen bitartez: www.puntodevistafestival.com webgunea. Sarreren prezioa, oro har, 3 euro izango da saio bakoitzeko, baina martxoaren 19an Oteiza museoan izango den programak […]

Read More… from Iruñeko Ikuspuntu jaialdirako sarrerak salgai daude jada

32 film lehiatuko dira Ikuspuntu jaialdiaren Sail Ofizialean

900 film baino gehiago jaso dira, hainbat herrialdetakoak. Denak bat datoz jaialdiaren espirituarekin: “errealitatea hautematea ikuspuntu independente eta beharrezko batetik”. Hogei herrialdetako hogeita hamabi film lehiatuko dira 2021eko martxoaren 15etik 20ra bitartean Iruñean egingo den Ikuspuntu jaialdiaren Sail Ofizialean. Jaso diren 900 film ingurutik 6 film luze eta 26 film labur aukeratu dira. Jaialdiaren aurtengo […]

Read More… from 32 film lehiatuko dira Ikuspuntu jaialdiaren Sail Ofizialean

‘Dardara’ Berri Txarrak taldearen filmak irekiko du Iruñeko Ikuspuntu jaialdia

Martxoaren 15ean izango da Marina Lameiro zinemagileak ondutako dokumentalaren estreinaldia. 2021eko martxoaren 15etik 20ra bitartean egingo da Ikuspuntu jaialdiaren 15. edizioa eta arduradunek dagoeneko programazioaren lehen xehetasunak eman dituzte prentsaurrekoan. Hala, jaialdiak azken edizioetako ohiko programazioaren egitura mantentzearen aldeko apustua egingo du. Zazpi atal nagusi izango ditu: Sail Ofiziala, Atzera begirakoak, Dokbizia, Punto de Vista […]

Read More… from ‘Dardara’ Berri Txarrak taldearen filmak irekiko du Iruñeko Ikuspuntu jaialdia

23 film lehiatuko dira Ikuspuntu jaialdiaren Sail Ofizialean

15 herrialdetako 23 filmek osatzen dute jaialdiaren 14. edizioko sail ofiziala. Ikuspuntu martxoaren 2tik 7ra bitartean izango da, Iruñean, eta lehiatuko diren film horietatik 5 luzeak dira eta 18 laburrak, jasotako mila inskripzioa baino gehiagoren artean aukeratuak. Martxoaren 2tik 7ra Iruñean egingo den Ikuspuntu jaialdiaren egitarau osoa aurkeztu dute. Hala, zazpi atal nagusitan banatu dute […]

Read More… from 23 film lehiatuko dira Ikuspuntu jaialdiaren Sail Ofizialean

30 filmek osatuko dute 2019ko Ikuspuntu jaialdiko Sail Ofiziala

18 herrialdetako 30 film bildu dituzte Ikuspuntu jaialdiko 13. edizioko Sail Ofizialean parte hartzeko. 2019ko martxoaren 11tik 16ra bitartean egingo da ekimena Iruñean, eta Sail Ofizialeko 30 filmetatik 29 egongo dira lehian. Aurtengo edizioa bestalde, orain arteko nazioartekoena izango dela diote arduradunek. Herrialde hauetako filmak egongo dira ikusgai: Euskal Herria, Kanada, Txile, Argentina, Alemania, Ingalaterra, […]

Read More… from 30 filmek osatuko dute 2019ko Ikuspuntu jaialdiko Sail Ofiziala