Medialabek antolatutako Immaterial topaketak arlo digital eta birtuala ardatz dituen programa oparoa hartuko du gaurtik igandera bitartean, hainbat adituren parte-hartzearekin. Gainera, espazioa zabalik izango da bisitariek mundu birtualera hurbiltzeko esperientziak bizi ditzaten. Immaterial errealitate digitalaren paradigmaren inguruko topaketa esperimentala da. Antolatzaileek azaldu dutenez, “printzipioz interes edo profil jakin batzuk dituzten pertsonekin erlazionatzen dugu presentzia digitalaren […]
