Informazioa: Bertsozale.eus Larunbat arratsaldean, Gasteizen jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketako finala. Oier Suarez aurkezle eta Marta Ugarte gai-emaileren eskutik sei bertsolariek ariketa puntuagarriak bukatuta, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirre pasatu ziren buruz-burukora. Azken ariketak bien artean jokatu ondoren, Viñaspre nagusitu zen eta beraz, 2019ko Arabako txapelduna da. Finaleko epaimahaia bost epailek osatu zuten: Ainhoa Aizpurua, […]
Iñaki Viñaspre, 2019ko Arabako txapelduna
