Nafarroako Guneko etxaldeak hartuko du baserriko uztaren udazkeneko edizioa

Agroekologia eta musika uztartzen dituen ekimena da Baserriko Uzta. Udazkeneko aldi honetan, Ines Osinaga musikaria izango da gonbidatua, eta kantaldia eskainiko du bisitarientzat. Azaroaren 22an, Nafarroa Garaiko erdialdean murgilduko da Baserriko Uzta ekimena, San Martin de Unx eta Erriberri artean dagoen Lakar ingurunean, hain zuzen. Guneko etxaldean Agroekologia eta musika uztartzeko eguna izango da, egitarau […]

Read More… from Nafarroako Guneko etxaldeak hartuko du baserriko uztaren udazkeneko edizioa

Eider Etxeandia Heitxik ‘Lema eta Lekukoa’ kanta plazaratu du

Ines Osinaga musikari arrasatearraren laguntza izan du zornotzarrak abesti berri honetarako. Eider Etxeandia Heitxik ‘Lema eta Lekukoa’ aurrerapen kanta kaleratu du. “Osasun mentala funtsezkoa da benetakotasunerako bidean”, adierazi nahi izan du musikariak Abesti berri honekin. Dionez, “bizitzan zehar, ezegonkortzen gaituen eta benetan garenarengandik urruntzen gaituen uneei aurre egiten deutsegu. Gure emozioak onartzeak, jartzen doguzan maskaretatik […]

Read More… from Eider Etxeandia Heitxik ‘Lema eta Lekukoa’ kanta plazaratu du

‘Txalupa’ abestiaren bideoklipa aurkeztu du Ines Osinagak, bertan Itziar Ituñorekin batera agertzen da

Musikari arrasatearra maiatzaren 31n izango da zuzenean, Andoiango Basteron, bere ahizpa kubatarrekin batera hau eta beste hamaika abesti kantatzen. Iazko udara amaieran, Ines Osinagak, #itsasoadabidebakarra diskoa Euskal Herrian eta Kuban zuzenean aurkeztear zegoela, Txalupa abestiaren bideoklipa grabatu zuen. “Argi geneukan bidaiari buruzkoa izan behar zela, eta itsasoan busti behar ginela grabatzean. Behin Itziar Ituñorekin amets […]

Read More… from ‘Txalupa’ abestiaren bideoklipa aurkeztu du Ines Osinagak, bertan Itziar Ituñorekin batera agertzen da

Ines Osinaga musikariak ‘Dena aldatzen da’ kantua eta bideoklipa aurkeztu ditu

Miren Amurizak euskaratu zituen Mercedes Sosaren abesti honen letrak. Aldaketari egiten dio gorazarre. Mercedes Sosaren Todo Cambia kantaren hitzak euskaratu zituen Miren Amuriza bertsolariak duela urte batzuk. Ines Osinaga musikariak hitz horiek irakurtzeko aukera izan zuen eta ukelelea hartuta, jotzen eta abesten hasi zen. “Miren Amurizaren hitz hauek eta ukelele batek bizitza salbatu zidaten behin. […]

Read More… from Ines Osinaga musikariak ‘Dena aldatzen da’ kantua eta bideoklipa aurkeztu ditu

Ines Osinagak jasoko du Joseba Jaka Beka ‘Itsasoa da bide bakarra’ proiektuagatik

Bi urtetik behin Elkar Fundazioak ematen duen sormenerako Joseba Jaka beka Ines Osinaga (Arrasate, 1982) musikariak jasoko du aurten, eta urte beteko epea izango du bere sormen lana egiteko: disko bat. Elkar Fundazioko lehendakari Joxemari Sors-ek azaldu duenez, 2016an jarri zen Joseba Jaka beka berriro martxan, eta orduan erabaki zen sormen beka izatea eta deialdi bakoitzean erabakitzea zein […]

Read More… from Ines Osinagak jasoko du Joseba Jaka Beka ‘Itsasoa da bide bakarra’ proiektuagatik