Iosune de Goñi Garcia hautatu dute Nekatoeneako egonaldia egiteko

Burlatako idazle, argazkilari eta itzultzailea Hendaiako Nekatoenea etxean egongo da 2023ko urriaren 9tik azaroaren 2ra, eta Pasaiako Hugoenean azaroaren 7tik 30era. Bi egonaldi hauen bitartean, topaketak antolatuko dira, Iosuneren lana deskubritzeko parada eskaintzeko. Hamahirugarren aldiz, euskal sortzaile batek parte hartuko du Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterreko zentroak eta Euskal Idazleen Elkarteak proposatzen duten euskarazko literatura sorkuntza egonaldian. Ekimen […]

Read More… from Iosune de Goñi Garcia hautatu dute Nekatoeneako egonaldia egiteko