Etxeparek Irantzu Lekue hautatu du ‘Zortziko’ izeneko proiektua Argentinan garatzeko

Gasteizko sortzaileak hiru horma-irudi egingo ditu Argentinan: bi Mendozan eta beste bat Patagonian.  Irantzu Lekue (Gasteiz, 1987) euskal artista garaikideak duela hiru aste itxi zuen Solo izeneko erakusketa Greziako Salonicako Govedarou arte-galerian eta Buenos Aireseko bidean da dagoeneko, Etxepare Euskal Institutuak Zortziko izeneko proiektua hautatu baitu Argentinan garatzeko. Lekuek identitateen “eraikuntza-deseraikuntza” jorratuko du lan honetan. Izan ere, euskal diasporarekin […]

Read More… from Etxeparek Irantzu Lekue hautatu du ‘Zortziko’ izeneko proiektua Argentinan garatzeko

‘Loreen abstrakzioa’ izeneko interbentzioa aurkeztu du Irantzu Lekuek Usurbilen

Artelana Jose Luis Zumetaren txori eskultorikoen ondoan kokatu dute. Horregatik, Lekuek Zumetaren kolore eta formak hartu ditu oinarri gisa. Artea han eta hemen dago Usurbilen. Euskal Herritarrek historian zehar bizitakoa azaltzen duten eskultura eta muralez gainezka daude kaleak. Ibilbide oparoa duten euskal artisten erakustoki irekia da Gipuzkoako herria. Besteak beste, Jose Luis Zumeta, Carlos Zabala […]

Read More… from ‘Loreen abstrakzioa’ izeneko interbentzioa aurkeztu du Irantzu Lekuek Usurbilen

Emakumeen giza eskubideen urraketa nagusi Irantzu Lekueren ´#FemRIGHTS´ erakusketan

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 70. urteurrena ardatz, batez ere emakumeen eskubideen urraketan jartzen du fokua Irantzu Lekue artistaren #FemRIGHTS proiektuak Gasteizko Montehermoso kulturgunean. Bost aretotan banatuta dago Gasteizko artistaren obra osoa. Lehenengoan FemRIGHTS sei pieza handiz osatutako mikro horma irudia dago. Hamabi metrotako lana da eta oinarria “parte hartze dinamika bidez”, proiektu honetarako propio sortu […]

Read More… from Emakumeen giza eskubideen urraketa nagusi Irantzu Lekueren ´#FemRIGHTS´ erakusketan