Epaimahaikideek arabera, “proiektuaren argitasunagatik, deialdira ondo egokitzen delako eta hasiberria izanik lehen erakusketa egiteko aukera emango diolako”, hautatu dute ilustratzaile abadiñarraren proiektua. Euskara jendea gaitzat hartuta esku hartze artistiko bat egitea zen aurtengo Durangoko azokako Sormen Beka deialdiko zeregina, eta Irati Bazeta ilustratzaile abadiñarrak irabazi du, Harien isla izeneko proiektuarekin. Margogintzan oinarrituko da bere lana. […]
